Alcampoko langileei ez dizkiete lan orduak eta egunak aldatuko
Hilabeteak zeramatzaten herriko Alcampoko langileek borrokan eta azkenean epaileak arrazoia eman die. Azken sententziaren arabera, Alcampok eta Feticok sinatutako akordioa ezin dute martxan jarri eta, ondorioz, ezin dizkiete orduak eta lan egunak aldat...
Hilabeteak zeramatzaten herriko Alcampoko langileek borrokan eta azkenean epaileak arrazoia eman die. Azken sententziaren arabera, Alcampok eta Feticok sinatutako akordioa ezin dute martxan jarri eta, ondorioz, ezin dizkiete orduak eta lan egunak aldatu langileei, nahiz eta urtarrilean aldaketak martxan jarri zituzten herriko dendan.
Epailearen arabera, Alcampo Oiartzun beste enpresa bat da, eta Alcampo elkarte mugatuaz kanpo, izaera juridiko ezberdina du. Hala, lan egunak eta orduak aldatu behar izanez gero, aldaketa horiek Oiartzungo dendako enpresa batzordearekin adostu beharko lituzke Alcampok, epaileak zehaztu duenez. Alcampok, ordea, akordioa sinatu zuen Feticorekin —Merkataritzako Langile Independenteen Federazioarekin—, enpresa batzordearekin hitz egin gabe.
Gai berarekin, pasa den martxoaren 3an egin zuten Irungo Alcampori dagokion epaiketa eta erabakiaren zain daude. Oraindik ez diete epaiketa datarik eman Alcampo La Orotavako langileei (Tenerifen dago denda hori, Kanariar Uharteetan, Espainian).