Greba mugagabea hasi dute Catelsako langileek

Catelsako LABeko kide diren langileek mobilizazio berriak iragarri zituzten ostiralean, enpresak «prekarietatearekin amaitu eta aldi baterakoak diren hamasei kontratuak mugagabe bihurtu ditzan». Gaur, greba mugagabea hasi dute. Ostiralean, agerraldiaren ondoren, enpresarekin bildu ziren. Baina jarrera ez duela aldatu ikusita, grebarekin jarraitzea erabaki dute langileek. Gaur, lehenengo txandan, 05:30ean, piketeak izan dira enpresaren sarreran, eta Ertzaintza agertu da. Langileek salatu dutenez, piketeetako batzuk identifikatu dituzte ertzainek. Hala ere, hortik aurrera arazorik ez dela izan nabarmendu dute. Protestekin eta euren borrokarekin jarraituko dutela ohartarazi dute langileek.

Catelsako LABeko kide diren langileek mobilizazio berriak iragarri zituzten ostiralean, enpresak «prekarietatearekin amaitu eta aldi baterakoak diren hamasei kontratuak mugagabe bihurtu ditzan». Gaur, greba mugagabea hasi dute.

Ostiralean, agerraldiaren ondoren, enpresarekin bildu ziren. Baina jarrera ez duela aldatu ikusita, grebarekin jarraitzea erabaki dute langileek.

Gaur, lehenengo txandan, 05:30ean, piketeak izan dira enpresaren sarreran, eta Ertzaintza agertu da. Langileek salatu dutenez, piketeetako batzuk identifikatu dituzte ertzainek. Hala ere, hortik aurrera arazorik ez dela izan nabarmendu dute.

Protestekin eta euren borrokarekin jarraituko dutela ohartarazi dute langileek.

Lehenengo greba eguna

Lehenengo greba eguna

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.