2011/4

Bigarrenaren kontra jokatuko du Saskilagunak-ek

Sailkapeneko bigarren taldea, Alde Zaharra, izango du Saskilagunak taldeak aurrean asteburuan. Bihar jokatuko dute partida, 16:00etan, Altzako kiroldegian. Puntu bakarra ateratzen dio Alde Zaharrak Saskilagunak-i: 43 ditu lehenak eta bigarrenak 42. Lid...

admin

Pinturas Etxadiren kontra jokatuko du Oiartzunek eta Denak Tabernaren kontra Power Rangersek

Gipuzkoako Bigarren Mailako areto futboleko herriko bi taldeek etxetik kanpo jokatuko dute asteburuan. Oiartzunek, Pinturas Etxadi izango du aurrean. 21:30ean jokatuko dute gaur, Donibaneko kiroldegian. Power Rangersek bihar jokatuko du, 16:00etan Tolo...

admin

Bolibartik Lekeitiora, Urdaburukoak

Ardoaren eta arrainaren ibilbidea osatzean ari dira Urdaburu mendizale elkarteko kideak, baina oraindik jarraitzen dute. Hala, datorren astean Bolibartik Lekeitiora joango dira. Bidea, Urregarai eta Berdatzandi mendietatik eta Amoroto herritik pasako d...

admin

Neskek San Ignacioren kontra jokatuko dute

San Ignacio taldearen kontra jokatuko dute asteburuko jardunaldia Liga Nazionalean aritzen diren OKEko neskek. Etzi jokatuko dute partida, 12:00etan, Bilboko San Ignacio zelaian. Pasa den asteko atsedenaldiaren ondoren, indarberrituta daude neskak, bai...

admin

Gipuzkoako Batel Liga San Pedron hasiko da

Batel Liga bukatuta, etzi Gipuzkoako Batel Liga hasiko da. Lehen bi jardunaldiak San Pedron jokatuko dituzte. Oarsoaldetik hemezortzi batel aterako dira eta Bidasotik bi. Guztira 58 ontzik parte hartuko dute. Etziko estropada goizeko hamaiketan hasiko da, eta igandekoa  ere. Eskualdeko arraunlariek maila ona erakutsi zuten joan den astean bukatutako txapelketan.

admin

Irunera hurbilduko da eskubaloiko talde arrosa

Donibane Majestik eskubaloi taldea Gipuzkoako Kopako lehian dago sartua bete-betean. Hirugarren jardunaldia jokatuko dute eta oraingoan Irungo Uranzu frontoira joango dira Irungo Gaztiak La Bacaladera taldean kontra jokatzera. Ruflesen mutilek garaipen...

admin

Lonja, zalantzek belztutako ilusioa

Mesfidantza eta kezka. Ziurrenik horiek dira atzo Lonjako Batzordeak antolatutako mahai ingurura bildu zirenek gehien adierazi zituzten sentsazioak. San Pedroko lonja berria eraikitzeko lanak aurki abiatuko dira, baina asko dira proiektuaren inguruan azaleratu diren  argi-ilunak. Horiek argitze aldera, solasaldia izan zen Udal Aretoan. Lau hizlarik parte hartu zuten: Portu Agintaritzaren izenean azpiegituretako ingeniarien  buru David Candelariok; Udalaren izenean Maider Ziganda alkateak; lonjako erabiltzaileen izenean handizkarien elkartearen presidente Emiliano Sanchezek, eta azkenik, Lonjako Batzordearen izenean, Peio Sanzek. Hizlari bakoitzak lonja berria eraikitzeko prozesua zabalduz geroztik izan den bilakaera baloratzeko tartea izan zuen hasieran, eta gero entzuleen galderak erantzuteko txanda izan zen. Portuko ordezkari David Candelariok erantzun behar izan zituen galdera gehien, herritarrek  zalantza ugari zituztelako, batez ere, erabiltzaileek lonjarako kudeaketa ereduaren gainean esandakoak entzun eta gero. Emiliano Sanchezek esan zuenez, Portu Agintaritzak ezarri nahi dien prezioekin lonja «ez da bideragarria». Handizkarientzako baldintza ekonomikoak «onartezinak» direla esan zuen, baina are okerragoak armadoreentzat:   zuen Sanchezek: «Ontzientzako ez da erakargarria izango eta ontzirik gabe hemen denok gaude soberan». Portu Agintaritzak gaia berriro planteatu eta neurriko prezioak ezarriko dituela espero dute, «lonja berria hutsik geratu ez dadin». Datozen asteotan proposamen berria helaraziko dietela esan zien Candelariok. Zergatik ez herritarrei irekia? Kudeaketa eredua ez da zalantza [...]

admin

Zaldiaren Eguna, Apirileko Feriaren ekitaldi nagusia

Hiru egunez, Andaluziako kulturak zipriztinduko du Gamon Zumardia. Etzitik hasi eta igandera arte, Apirileko Feria egingo dute, eta ekitaldiz betetako programa osatu dute. Horien artean, igandeko Zaldiaren Eguna nabarmendu dute antolatzaileek, Concha Rocierako kideek. Egun osoan zaldiak izango dira protagonista Zumardian. 10:00etatik 13:00etara animalia horien erakusketa izango da, eta haurrentzako poneyak. 12:00etan lehiaketa egingo dute zaldirik eta zaldizkorik dotoreenak hautatzeko. Bi sari izango dira horientzat. Amaitutakoan, zaldi eta gurditxo irteera egingo dute Erdialdean barrena. Etzi, 19:30ean zabalduko dute feria, eta Ereintza Dantza Taldekoek aurreskua dantzatuko dute. Hortik aurrera, dantzaldiak, kontzertuak eta jateko eta edateko aukera izango da azokan, igande iluntzera arte. Aurten, gainera, talde gehiago izango dira “azokari indarra emateko”. Egitaraua Etzi, apirilak 8 19:30. Feria barrutiaren inaugurazioa agintarien eskutik, eta Ohorezko Aurreskua Errenteriako Ereintza Dantza Taldearekin eskutik. 20:30. Concha Rociera kultur elkarteko Rociero abesbatzaren emanaldia. 21:30. Ataria argituko da. 23:00. Los amigos del sur (Lasarte-Oria) taldearen emanaldia. Ondoren. Itxi arte sevillanak. Etzidamu, apirilak 9 13:00. Kriskitin kontzertua Cote Basque taldearen eskutik. 14:00. Sevillana dantzak. 17:00. Concha Rociera dantza akademiako ikasleen emanaldia. 18:00. Concha Rociera kultur elkarteko dantza taldearen emanaldia. 19:00. Flamenkoko jantzi eta osagarrien desfilea Txelo´s etxearen eskutik. 20:00. Azahar flamenko taldearen emanaldia. 21:30. Sevillana dantzak. 23:00. Media Luna [...]

admin

Ligako azken partidua galduta zortzigarren bukatu du Hondarribia-Irunek

Hondarribia-Irunek ezin izan zuen miraria eskuratu eta datorren denboraldian ez du Europan jokatuko. Pepelu Mujikaren neskek Ros Casaresen kantxan irabazi behar zuten, eta bere aurkari zuzenen batek galtzea behar zuten, datorren denboraldian Europan jokatzeko aukera eskuratzeko. Bigarren baldintza bete egin zen, izan ere, Ibizak Kanaria Handiaren aurka galdu baitzuen, baina ez lehenengoa, bidasotarrek ez baitzuten Ros Casaresen aurrean inongo aukerarik izan, 91-50 galdu zuten Mujikaren neskek. Honela, Hondarribia-Irunek denboraldia zortzigarren bukatu du eta Europako txapelketaren atetan geratu da. Aukera ez zuten larunbateko azken partiduan galdu, izan ere, Ibiza eta Gironaren aurka ere galdu baitzuten, eta bi talde hauek datorren Eurocup-a jokatuko dute. Bi talde hauen aurkako garaipen bakarrarekin nahikoa izango zuten bidasotarrek, Europarako pasea eskuratzeko. 41 puntuko diferentzia Ligako azken partiduan, Hondarribia-Irunek lehen laurdenean soilik eutsi zion Ros Casaresi, eta 14-10ko markagailura hurbildu ziren azken hamar minututan. Valentziarrak erlaxatzeko itxaropenarekin aurrera egin nahi izan zuten bidasotarrek, izan ere, hauek ez zuten ezer jokoan, baina bigarren laurdenean bertakoak nagusi izan ziren. Honela, beste behin, Valentziako Douglas, Brunson eta Lawson menderaezinak izan ziren. Pepelu Mujikaren taldeak 15 puntugatik galtzen zuen atxedenaldian, 39-24ko markagailuarekin, eta bigarren zatia gogorrago joan zen. 41 puntuko diferentziarekin bukatu zuten azkenean partidua, 91-50. Burgin eta Ferragut, denboraldia maila [...]

admin

“Medikuntzaren eta musikaren arteko harremana azalduko dut”

Elkarrizketa: Marta Bocos (piano irakaslea) Mikel Laboa “oso gustuko” du Marta Bocosek (Donostia, 1981)- Afizio horrek Laboak zuen inkomunikazioaren eta komunikazioaren kezka ikertzera eraman du Bocos eta saria irabazi zuen Euskal Herriko Unibertsitatearen Laboari buruzko lehiaketa batean. Astelehenean, 19:00etatik aurrera, Gezala aretoan izango da Tomas Garbizu Musika Eskolako piano irakasle eta psikologoa. Zein izango dira asteleheneko saioaren nondik norakoak? Mikel Laboaren biografia azalduko dut lehendabizi, labur, eta Lekeitio-etan bosgarrena aztertuko dugu. Irudiak, audioa eta ahozko azalpenak sartuko ditut. Ez dut oso sakona izateko asmorik, haurrak ere izango direlako bertan. Laboa medikua zen, eta medikuntzaren eta musikaren artean egiten zuen harremana aztertuko ditugu astelehenean. Urritasun intelektuala zuten haurrekin egin zuen lana eta zer nolako eragina izan zuen beregan ere azalduko dugu. Zein eragin izan zuen? Iñaki Bidegain mediku lezoarrarekin aritu zen lanean. Berarengana zuzendu nintzen eta eraginaren gainean hitz egin zidan. Bosgarren Lekeitio-an islatzen da eragina. Komunikazioa-Inkomunikazioa du izena Lekeitio horrek. Bidegainek esan zidan egunerokotasunean komunikazio arazoak zituztela urritasun intelektuala zuten haur horiek. Lekeitio-an Down sindromea duen haur ijito bat agertzen da eta Laboak azaltzen du nola komunikatzen den haurra nahiz eta mutua den. Laboak ere hitz jokoak eta fonetikoak erabiltzen zituen komunikatzeko, nahiz eta ez den gure lengoaia. Keinuen bidez [...]

admin

Mutilek Aloña Mendiren kontra jokatuko dute bihar

Ohorezko Erregional Mailako OKEko mutilek bihar jokatuko dute asteburuko jardunaldia. Aloña Mendi izango dute aurrean, 16:30ean, Karla Lekuona zelaian. Sailkapenari begiratuz gero, ez dirudi oso partida zaila izango denik etxekoentzat. Oiartzuarrak se...

admin

Hirigintza planaren testu bateratua onartu dute

Hirigintza planaren azken pausoa eman zuten herenegungo plenoan. Aldundiak hala eskatuta, testu bateratua egin behar izan du Udalak akatsak zuzentze aldera eta asteazkeneko udalbatzarrera eraman zuten, onarpena emateko. Ezker abertzalearen aldeko botoarekin atera zen aurrera. Testuaren edukiagatik, EAJk aurkako botoa eman zuen eta PSE-EE abstenitu zen. Beste udalerrietan bezala, Lezon amiantoaren gaineko mozioa eztabaidatu zuten. Inaxio Saizarrek azaldu zituen mozioa aurkezteko argudioak eta Udalari amiantoaren aurkako prebentzio neurriak hartzeko eskatu zioten. Azaldu zuenez, “industrian erabiltzen zen amiantoarekin, min handiena jada eginda dago”, baina egun dauden instalazioak inbentariatzeko eta kentzeko garaian neurria eskatu zuen. EAJren eta ezker abertzaleko zinegotzien aldeko botoarekin atera zen mozioa aurrera. Udal Gobernu Taldeak Usurbilgo Itunaren (hiri hondakinena) gaineko mozioa aurkeztu zuen. Bertan, besteak beste, hiru urteko moratoria eskatu zuten, zabor organikoa jasotzeko urratsak ematea aldarrikatu zuten eta Zubietan eraiki nahi duten erraustegia ez finantzatzeko galdegin zieten finantza erakundeei. Ezker abertzalearen ilegalizazioari, gainera, erraustegia aurrera atera dutela salatu zuten. Ezker abertzalearen zinegotzien babesa jaso zuen. EAJk eta PSE-EEk jeltzaleen mozio alternatiboaren alde egin zuten. Mozioan, besteak beste, zaborra erraustegiaren bidez energia sortzeko aldarrikatzen zuten. Liburutegiaren datu basea Udal Liburutegiaren datu basea legearen arabera berritzeko diktamena onartu zuten aho batez. Horrez gain, hautes mahaiak osatzeko ardura alkatearen esku [...]

admin

Buen: «Nahiko pozik nago nire kudeaketerekin»

«Eginkizunak beteta». Madrilgo protokoloa sinatuta, Portu Agintaritzako presidente Miguel Buenek bukatutzat eman ditu Portuko zereginak, eta agintaldiaren kudeaketari erreparatuta«nahiko pozik» dagoela aitortu zuen. Administrazio Kontseilua izan zen atzo Portuan, Miguel Buenek zuzendutako azkena, eta prentsa aurrera irten zen, erabaki behar zituztenen berri ematera. Bide batez, bere agintaldiren balantzea egiteko baliatu zuen aukera: «Niri zegokidan eginkizuna bete dudala uste dut, udalez gaindiko erakundeek eta Portu Agintaritzak adostutako protokoloa idatziz jasotzea lortu dudalako, lehen aldiz, eta horrek bermatzen duelako alde guztiek badiaren biziberritzearekin eta kanpo kaiarekin duten konpromisoa». Trafikoak gora %25a egin du gora Portuko trafikoak lehen hiruhilekoan, Buenek esan zuenez. Siderurgikoen trafikoak egin du gora gehien, %23,74 zehazki, eta ikatza, papera eta egur -pastak ere goraka egin dute. Txatarraren trafikoak, berriz, behera jarraitzen du. Buenen arabera, lehen hiruhilabetekoan %20ak egin du behera txatarraren trafikoak. Guztira, iazko epe berean baino 200.000 tona gehiago mugitu ditu aurten Portuak.

admin

Oiartzungo Korrikako egitaraua

Gaur, hilak 7, 19:00etan. Korrika dokumentala, udaletxeko pleno aretoan. Oiartzun Irratiak, bestalde, Trebiñutik 17. Korrikaren hasiera zuzenean eskainiko du. Bihar, hilak 8, 15:00etatik 16:30era. Korrika Txiki Irubideko biribilgunetik hasita. Bukatzeko, txokolate jatea izango da parte hartzaile guztientzat, herriko plazan. Etzi, hilak 9. Egun guztian zehar, Korrika Tonbola. Herriko tabernetan txartelak salgai jartzeaz gain, saridunei sariak banatu ahal izateko postua jarriko dute herriko plazan. Txartelek euro bat balio dute eta sariak honakoak izango dira: Zuberoan bi pertsonentzako bazkaria; plaza inburuko tabernetan edariak eta jatekoak; Intxixun eta Arizpen bi pertsonentzako bazkariak; Luberrirako eta Arditurrirako 20 sarrera; Txuri Udrinerako 50 sarrera bikoitz; aldizkariak; CDak; termetetarako 10 sarrera; Kirikoketan erabateko aldaketa; litxarkeria poltsak; Adatsen doako sesioa; erosketetarako bonoak; sari sorpresak… 12:30etik aurrera, Lartaun Abesbatzaren eskutik, Kantu Kantari emanaldia, herriko plazatik. 17:00etatik aurrera, herriko plazan, marka goxoa hautsiko dute, Gazte Foruaren eskutik. Haurrak, helduak eta gazteak deitu dituzte taloak egitera. 19:00etan, Korrika Gaztea izango da, Elizaldeko kaleetan zehar. Bukatzeko, parte hartzaile guztientzat afari-merienda izango da Kontzejupean. Gauean zehar, Kataxulo Gaztetxiak antolatutako kontzertuak, Kataxulon Gaztetxian. Hilak 12, asteartea. Oiartzun Irratiak, 17. Korrikari buruzko irratsaioa egingo du, herriko plazatik. 17:00etan, haurrentzako jolasak plazan, Abaraxkaren eskutik. 19:00etan, Herri Musikaren Txokoko dultzaineroak, plazan. 20:00etan, Edurne Agirrezabalaren antzezlana, udaletxeko areto [...]

admin

Elorsoroko igerilekua itxita etzi, lehiaketagatik

Etzi arratsaldean itxita egongo da Elorsoroko igerilekua, Gipuzkoako parte hartze ligaren laugarren jardunaldia jokatuko dutelako, 16:00etan. Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteak antolatu du saioa.

admin

Kale Ekintzatik ere deia etziko talo markarako

Gazte Foruak antolatuta, Korrika Kulturalaren baitan, momentu berean taloak egiten ahalik eta pertsona gehien bildu nahi dituzte etzi, 17:00etan, plazan. Gazte Forukoak Kale Ekintzako haurren laguntza izango du errekorra hausteko. Haurrei, senideei eta...

admin

Julio Mayoralesen erakusketa Garmendin

Julio Mayoralesen lanekin osatutako erakusketa jarri dute Garmendi txokolategian. Hilaren bukaerara arte egongo da bertan. Txokolategiko ordutegian ikus daiteke.

admin

Altzibarko etxebizitzen zozketako oinarriak, onartuta

Ezohiko udalbatzarra egin zuten atzo zinegotziek, Altzibarko Olalde eremuan eraikiko dituzten babes ofizialeko 90 etxebizitzak (garajeak eta trastelekuak barne) eskuratzeko baldintzak onartzeko. Hasteko, onartu zuten Udala izatea zozketa egingo duena. Udalak hitzarmena egin du Promociones Landurekin, etxebizitzen sustatzailearekin. Legeak baimentzen du Landuk berak zozkatzea etxebizitzak, baina bi aldeei egokiagoa iruditu zaie Udala izatea zozketa bideratuko duena, “prozesua gardenagoa izan dadin”. Hala, babes ofizialeko etxe horietako bat eskuratzeko, honako baldintzak bete beharko dituzte eskatzaileek: “2011ko urtarrilaren 1a baino lehen Oiartzunen erroldatuta egotea, edo azken 15 urteetan bost urtez erroldatuta egon izana; Etxebiden izena emanda egotea —ekainaren 25era arte eman ahal izango da izena—, eta 2009ko diru sarrerak hartuko dira kontuan, eta urte horretan babes ofizialeko etxebizitzentzat eskatzen ziren diru sarrera baldintzak bete beharko dira”. Oraingoz, 500 herritar inguru daude izena emanda Etxebiden. Horiek eta ekainaren 25era arte izena ematen dutenak zuzenean sartuko dira Altzibarko etxeen zozketan, baina aipatutako baldintzak bete beharko dituzte etxea eskuratu ahal izateko. Metodologia Zozketa publikoa izango da, gardentasun hori are gehiago bermatu nahian. Zozketarako, Etxebideren metodologia bera erabiliko du Udalak. Honela azaldu zuen Aitor Etxeberria alkateak: “Pertsona bat apuntatzen bada, zenbaki bat izango du edo bolatxo bat; bikoteek bi eta familiek hiru; zenbat eta pertsona gehiago, aukerak [...]

admin
Gehiago