Neskek San Ignacioren kontra jokatuko dute

San Ignacio taldearen kontra jokatuko dute asteburuko jardunaldia Liga Nazionalean aritzen diren OKEko neskek. Etzi jokatuko dute partida, 12:00etan, Bilboko San Ignacio zelaian. Pasa den asteko atsedenaldiaren ondoren, indarberrituta daude neskak, bai...

San Ignacio taldearen kontra jokatuko dute asteburuko jardunaldia Liga Nazionalean aritzen diren OKEko neskek. Etzi jokatuko dute partida, 12:00etan, Bilboko San Ignacio zelaian. Pasa den asteko atsedenaldiaren ondoren, indarberrituta daude neskak, baina partida gogorra izan liteke, ez baitaude bata bestearengandik oso urruti sailkapenean. Oiartzuarrak sailkapeneko hirugarrena dira 42 punturekin. San Ignaciokoak, aldiz, seigarrenak, 31rekin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.