
Urrezko lau domina eskuratu zituen Santiagotarrak arraun elkarteak larunbatean Orion ospatu zen aulki mugikorreko Euskadiko maratoi txapelketan. Irundarrak zenbait hutsunerekin joan ziren Oriora, baina hori horrela izanik ere, Erik Arozenarenak taldeka...

Dagoeneko Kataxulo gaztetxeko hontzak bost urte bete ditu eta bertan ibiltzen diren gazteak pozik daude, «oraindik hemen gaudelako». Hala, gaztetxiaren eta hontzaren bost urteak ondo ospatzeko asmoa dute eta aste osorako ekimenak antolatu dituzte, etzidamutik hasita. Kataxuloko I. Poker Txapelketaren hasiko dituzte ospakizunak eta Korrikaren bukaerarekin batera amaitu. Herriko gaztei ekitaldietan parte hartzeko deia egin diete. Egitaraua Etzidamu, hilak 8 22:00etan. Kataxulo I. Poker Txapelketa. Izen-ematea hiru eurotan jarri dute eta sariak izango direla iragarri. Larunbata, hilak 9 19:00etan. Gazte Korrika, Landetxen hasi eta Doneztebe plazari buelta emanez, Gazteok ere Euskalakari lelopean. 22:00etan. Kontzertuak: Desertu Hok, Big Brown Beavers, Big Fingers and The Love Sheeds eta Edan. Igandea, hilak 10 19:00etan. Zine emanaldia (momentuan bertan aukeratuko dute filma, hurbiltzen direnen artean). Astelehena, hilak 11 19:00etan. Masaje tailerra. Asteartea, hilak 12 19:00etan. Malabare tailerra. Asteazkena, hilak 13 19:00etan. Kanpo kaiaren gaineko hitzaldia eta bideo emanaldia. Osteguna, hilak 14 20:00etan. Kataxulo II. Pin Pon Txapelketa. Ostirala, hilak 15 22:00etan. Monologoa, Jon Plazaolarekin. Ondoren. Mikro irekia, animatzen denarentzat. Larunbata, hilak 16 11:00etan. Bizikleta Martxa, herrian barrena. 10:30ean elkartuko dira Landetxen eta gosaldu egingo dute. Ondoren, abiatuko dira bizikletarekin buelta egitera. 14:00etan. Gazte bazkaria egingo dute Kataxulo Gaztetxian bertan. Txartelak Amazkar eta Makutxo tabernetan [...]

Santiagotarrak arraunketa taldeko ur bizietako piraguistek zazpi domina lortu zituzten asteburuan Espainiako Slalom Kopako bigarren ekitaldian. Fragan (Huesca, Espainia) ospatu zen, eta 21 talderen partaidetza izan zuen. Irungo taldea hirugarren geratu...