Kataxuloren bost urteak ospatzeko, ekitaldi ugari

Dagoeneko Kataxulo gaztetxeko hontzak bost urte bete ditu eta bertan ibiltzen diren gazteak pozik daude, «oraindik hemen gaudelako». Hala, gaztetxiaren eta hontzaren bost urteak ondo ospatzeko asmoa dute eta aste osorako ekimenak antolatu dituzte, etzidamutik hasita. Kataxuloko I. Poker Txapelketaren hasiko dituzte ospakizunak eta Korrikaren bukaerarekin batera amaitu. Herriko gaztei ekitaldietan parte hartzeko deia egin diete. Egitaraua Etzidamu, hilak 8 22:00etan. Kataxulo I. Poker Txapelketa. Izen-ematea hiru eurotan jarri dute eta sariak izango direla iragarri. Larunbata, hilak 9 19:00etan. Gazte Korrika, Landetxen hasi eta Doneztebe plazari buelta emanez, Gazteok ere Euskalakari lelopean. 22:00etan. Kontzertuak: Desertu Hok, Big Brown Beavers, Big Fingers and The Love Sheeds eta Edan. Igandea, hilak 10 19:00etan. Zine emanaldia (momentuan bertan aukeratuko dute filma, hurbiltzen direnen artean). Astelehena, hilak 11 19:00etan. Masaje tailerra. Asteartea, hilak 12 19:00etan. Malabare tailerra. Asteazkena, hilak 13 19:00etan. Kanpo kaiaren gaineko hitzaldia eta bideo emanaldia. Osteguna, hilak 14 20:00etan. Kataxulo II. Pin Pon Txapelketa. Ostirala, hilak 15 22:00etan. Monologoa, Jon Plazaolarekin. Ondoren. Mikro irekia, animatzen denarentzat. Larunbata, hilak 16 11:00etan. Bizikleta Martxa, herrian barrena. 10:30ean elkartuko dira Landetxen eta gosaldu egingo dute. Ondoren,  abiatuko dira bizikletarekin buelta egitera. 14:00etan. Gazte bazkaria egingo dute Kataxulo Gaztetxian bertan. Txartelak Amazkar eta Makutxo tabernetan [...]

Dagoeneko Kataxulo gaztetxeko hontzak bost urte bete ditu eta bertan ibiltzen diren gazteak pozik daude, «oraindik hemen gaudelako». Hala, gaztetxiaren eta hontzaren bost urteak ondo ospatzeko asmoa dute eta aste osorako ekimenak antolatu dituzte, etzidamutik hasita.

Kataxuloko I. Poker Txapelketaren hasiko dituzte ospakizunak eta Korrikaren bukaerarekin batera amaitu. Herriko gaztei ekitaldietan parte hartzeko deia egin diete.

Egitaraua
Etzidamu, hilak 8

  • 22:00etan. Kataxulo I. Poker Txapelketa. Izen-ematea hiru eurotan jarri dute eta sariak izango direla iragarri.

Larunbata, hilak 9

  • 19:00etan. Gazte Korrika, Landetxen hasi eta Doneztebe plazari buelta emanez, Gazteok ere Euskalakari lelopean.
  • 22:00etan. Kontzertuak: Desertu Hok, Big Brown Beavers, Big Fingers and The Love Sheeds eta Edan.

Igandea, hilak 10

  • 19:00etan. Zine emanaldia (momentuan bertan aukeratuko dute filma, hurbiltzen direnen artean).

Astelehena, hilak 11

  • 19:00etan. Masaje tailerra.

Asteartea, hilak 12

  • 19:00etan. Malabare tailerra.

Asteazkena, hilak 13

  • 19:00etan. Kanpo kaiaren gaineko hitzaldia eta bideo emanaldia.

Osteguna, hilak 14

  • 20:00etan. Kataxulo II. Pin Pon Txapelketa.

Ostirala, hilak 15

  • 22:00etan. Monologoa, Jon Plazaolarekin.
  • Ondoren. Mikro irekia, animatzen denarentzat.

Larunbata, hilak 16

  • 11:00etan. Bizikleta Martxa, herrian barrena. 10:30ean elkartuko dira Landetxen eta gosaldu egingo dute. Ondoren,  abiatuko dira bizikletarekin buelta egitera.
  • 14:00etan. Gazte bazkaria egingo dute Kataxulo Gaztetxian bertan. Txartelak Amazkar eta Makutxo tabernetan daude salgai.
  • 16:30ean. Potearen bila jolasa, Landetxen.
  • 22:00etan. Kontzertuak: Bertan Bera eta Itziarren Semeak. Ondoren, erromeria Itzel taldearekin.

Igandean, hilak 17

  • Korrika. Kataxuloko kideek denak Donostiara joateko deia egin dute, Korrikaren bukaerarekin bat egiteko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.