
Larunbatean piraguismoko Euskadiko Naguko Fondoko Txapelketa ospatu zuten Bilbaoko itsasadarrean. Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako 200 piraguistek parte hartu zuten, C1 (banakako kanoa) eta K1 (banakako Kayak) modalitatekoak –nafarren emaitzak ez dira dominetarako aintzat hartzen-. Irungo Santiagotarrak taldeak zortzi domina eskuratu zituen, horietako hiru urrezkoak, lau zilarrezkoak eta brontzezko bat. Taldekako sailkapenean Irungo taldea hirugarren geratu zen, Donostia-Kayak eta Itxas-gain kluben atzetik. Irundarrak pozik agertu dira, hilaren 19an eta 20an Sevillan egingo den Espainiako txapelketari begira sasoi onean daudela azaldu dutelako. Helmugaren aurreko metroetan olatuekin arazo handiak izan zituzten piraguistek, eta abandono ugari izan ziren. Irundarren dominak: Aner Olazabal, junior mailako K1-ean, urrea. Aitor Zabala, junior mailako C1-ean, urrea. Igor Galarza, kadete mailako K1-ean, urrea. Jon Sagrado, senior mailako K1-ean, zilarra (urrea Donosti-Kayak taldeko Borja Estonba irundarrarentzat izan zen). Olatz Zabala, emakumezkoen senior mailako K-1ean, zilarra. Garazi Gomez, junior mailako K-1ean, zilarra. Lander Llano, kadete mailako C-1ean, zilarra. Markel Ramiro, junior mailako K-1ean, brontzea. Espainiako slalom Kopa Bestalde, Paueko (Okzitania) Gave ibaian asteburuan ospatu zen ur bizietako Espainiako slalom txapelketako lehen aldian hirugarren postua eskuratu zuen Irungo taldeak. Hogeita hiru klubek hartu zuten parte. Larunbatean sailkapen probak egin zituzten, eta igandean finalaurrekoak eta finalak. Taldekako brontzeaz gain, Santiagotarrak arraunketa taldeko palistek [...]

Golik sartu gabe. Liga Nazionaleko OKEko neskek 0-0 bukatu zuten Aragonesaren kontrako asteburuko jardunaldia. Oiartzuarrak hirugarrenak dira sailkapenean, 39 punturekin.

Hondarribiko Ostalarien Elkarteak martxoaren 9tik apirilaren 1era antolatutako Israel, bere gastronomia Hondarribian izeneko jardunaldiak bertan behera uztea erabaki du. Irungo Askapenak eta Komite Internazionalistak ekimena salatu dute eta erakunde pu...

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Kirol informazioa. 11:30ean: OARSO BIDASOKO HITZA-ko zuzendari den Urko Etxebesteren eskutik, Oarsoaldeko kronika. 12:10ean: Intxixu AEK euskaltegiko Saioa Ballesteros. Gaia: tituluak. 13:15ea...

Lan egutegiaren harira zabaldutako auzian epaitegiak Udaltzaingoaren alde egin duela zabaldu du CCOO sindikatuak. Esan dutenez, iazko egutegia bertan behera utzi dute behin-behinean, “ez datorrelako legearekin bat”. Sindikatuaren arabera ep...

Ekialdebus martxan jartzearekin garraio publikoaren zerbitzua hobetu dela esan du Pasaiako Udalak. Pozik agertu da Maider Ziganda alkatea Foru Aldundiak Pasaiako Udalak egin zituen ekarpen gehienak kontuan hartu dituelako. Donibaneko autobusaren zerbit...

Ikasleak dira oraingoz Inauterietako protagonista nagusiak. Batzuk goizean eta beste hainbat arratsaldean irten dira kalez kale dantzari azken egunotan ikasgeletan mimoz landutako mozorroak erakutsi eta entseatutako koreografiak guraso eta herritarren aurrean aurkeztera. Bideoan Oreretako ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasleen dantza saioa. <iframe title=”YouTube video player” width=”480″ height=”390″ src=”http://www.youtube.com/embed/LnhPkQj8GHQ” frameborder=”0″ allowfullscreen></iframe>

Zaragozan egiten ari diren Espainiako Ikerketa eta Berrikuntzako sarietan parte hartzen ari dira Don Bosco lanbide heziketako ikastetxeko lau ikasle egunotan, eta bi proiektu defendatu beharko dituzte: Hegoi Lopezek eta Adrian Borrerok Internet bidez telekontrolatutako etxea, eta Erlaitz Perezek eta Aritz Ordoñezek RFID txartelen bidez telekontrolatutako robota. Bigarren urtez, ikasleek aurkeztutako proiektuak azken fasera iritsi dira. Egitasmo horiek ikasturtean zehar diseinatu eta garatu dituzte elektronikako ikasleek eta orain beste ikastetxeekin lehiatzera joan dira Zaragozara. Internet bidez telekontrolatutako etxea Proiektua Interneten konektatzen den etxebizitza baten maketa da. Ordenagailu bat bailitzan maketa Interneten konektatzen da kable batekin, eta modu horretan munduko edozein puntutatik konektatu daiteke etxearekin ikasleek diseinatutako webgune baten bidez. Honako ekintzak egin daitezke: etxeko argiak piztu eta itzali, pertsianak igo eta jaitsi, nahiz berogailua eta haize egokitua piztu eta itzali. Webgunearen bidez jakin daiteke etxeko tenperatura zein den, alarma aktibatuta dagoen, eta deskonektatzea komeni den. RFID txartelen bidez kontrolatutako robota Bigarren proiektuan sei besotako robota landu dute. Robotak RFID motako txartela hurbildu ahala aginduak betetzen ditu. Txartel horiek Lurraldebusen erabiltzen diren txartelen antzekoak dira. Egitasmo horren helburua kontrol konplexua duten makinei alternatiba ematea izan da. Txartel horiek behar bezala prestatu gero urritasunena duten pertsonek edo itsuek ere prozesu konplexuak kontrolatzeko [...]

Hondarribia-Irunek 62-59 irabazi zuen Hondartzan iragan larunbatean Kanaria Handiaren aurka jokatutako partidua eta zortzigarrenak dira Emakumezkoen Saskibaloi Ligako sailkapen orokorrean. Garaipen honi esker, zazpigarren postutik garaipen bakarrera da...

Juanma Garate Rabobank taldeko txirrindulariak gaur abiatuko den Paris-Nizan parte hartuko du. Andaluziako itzulian Oscar Freirerentzat lan egin eta gero, Paris-Nizan irundarraren zeregina Luis Leon Sánchez taldekideari laguntzea izango da, iazko gara...

Etorkinentzako Aisa harrera-ikastaroa antolatu du aurten ere Oiartzungo Udalak, etorkinak euskararekin eta euskal kulturarekin harremanetan jar daitezen. Udaletik nabarmendu dutenez, ikastaroa “oso egokia da” Oiartzunera eta Euskal Herrira ...

Antxoko erretiratuak Lizarrara bidaia antolatzen ari dira hilaren 24rako. Iratxe ere bisitatu dute. 09:00etan irtengo dira Luzuriagatik. Interesatuek 25 euro ordaindu behar dituzte. Horrez gain, hilaren 17an Tute txapelketaren harira bazkaria antolatu ...

Hilaren 20tik 29ra Benidormera bidaia egingo dute Trintxerpeko erretiratuek. Bidaiak 330 euro balio du eta interesatuek izena eman dezakete, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:00etara, erretiratuen egoitzan bertan.

Zazpiak Bat Harreman Sareak antolatuta, Zazpiak Bat Eguna ospatuko da ekainaren 18an Antxon. Gaur eman dute jakitera, Antxoko Azokan eskualdeko hamaika kultur eragile bildu dituen prentsaurrekoan. Erakundeen arteko hitzarmen baten gisa sortu zen Zazpiak Bat Harreman Sarea, orain dela hiru urte, Oiartzungo eta Lezoko udalek bultzatuta, Basabüruako ikastola laguntzeko asmoz. Denborarekin, baina, sendotzen eta zabaltzen joan da ekimena eta orain erakundeen eremua gainditu eta eragileen eta herritarren arteko auzolana izatea dute helburu, “ahalik eta harreman naturalenak sortzeko”. Sareak “zazpi herrialdeen arteko lotura naturalak berreskuratu nahi dituzten herritarren bilgunea” izan nahi du. Horregatik, aurten, hainbat esparrutan lanean aritzen diren eskualdeko eragileak lanean hasi dira Zuberoako beste hainbatekin: dantza taldeak, abesbatzak, bertsolariak, elkarte gastronomikoak… Elkarlanaren emaitzetako bat ekainean ospatuko den Zazpiak Bat Eguna izango da. Antolatzaileek, edonola ere, festa eguna baino “antolaketa lan horren guztiaren atzean sortzen diren loturak” nabarmendu dituzte.

Arragua eta fanderiako topoaren geltoki berriak inauguratu dituzte gaur

Magrebeko herriei elkartasuna adierazteko elkarretaratzera deitu dituzte gaur herritarrak, 19:30etik aurrera. Zumardian jarri dute hitzordua joatea animatzen diren guztientzat.