
Oiartzungo Emakumeen Taldeek antolatu dituzte: film emanaldia, erakusketa, hitzaldia, bazkaria...

Ekainaren 18an ospatuko den Zazpiak Bat Eguna aurkeztuko dute bihar Antxon. Euskal Herriko herrialde desberdinetako herritarrak harremanetan jartzeko helburuz Oiartzunen eta Lezon sortutako Zazpiak Bat harreman sarea da festaren antolatzailea. Basabür...

Izpuran haien kontrako euroaginduei aurre egiteko itxialdia burutu zuten zortzi gazteetatik aske geratzen den bakarrak, Irati Tobar Portugaleteko (Bizkaia) gazteak, Hendaiako Herriko Etxearen ezohiko babesa jaso du. Herriko Kontseilua hura laguntzeko prest agertu da aho batez, eta hautetsi sozialistek bera gorde zuten bart gauean. Jean Baptiste Salaberri auzapezak zuzenduta, herriko kontseilua egin zuten atzo, gaztea bertan zelarik. Zenbait kazetarirekin sartu zen eraikinera, eta kontseilua abiatu aurretik haien galderak erantzun zituen. Bitartean, Iker Elissalde hautetsi abertzaleak mozioa aurkeztu zuen. Hendaiako ordezkariei euroagindua salatzeko eta herrian bizi den Irati Tobar gaztea laguntzeko neurri zehatzak zehazteko galdegiten zuen. Kotte Ezenarro auzapez ohi eta eskualde kontseilari sozialistak atxilotua izateko arriskuan den gaztea babesteko hitza eman zuen. Hala, bilkura amaituta, sozialistek babestu zuten Tobar, eta haietako baten etxean lo egin duela jakin da. Atzo goizez, hainbat hautetsi agertu dira bere bila, eta autoz eraman dute Iker Elissalde Biharko Hendaia alderdiko kidearen etxera. Albistea idazterako orduan, gordeta jarraitzen du gazteak.

Inauteri giroa laguntzeko Romeral Berri tabernak kontzertua antolatu du etzirako. Estornudo Nuclear taldekoek joko dute 22:00etatik aurrera. Ordurako zirko giroa nagusi izango da barrutian, Gazte Asanbladaren ekimenari esker.

Hamaikabatek salatu du ziurrenik ez dituztela asteartean ludotekak eta gazteentzako lokalak irekiko “Gazteria zinegotziak izandako aurreikuspen faltagatik”. Ildo horretatik, emango ez duen zerbitzuarengatik ordaintzea ez dela bidezkoa adier...

San Pedroko Ondartxo ingurua berriztatzeko proiektua enkantera atera du Udalak. Interesatuek hilaren 25era arteko epea dute beren proposamenak aurkezteko. Ondartxoko izaera naturalari eustea da helburua, espazioa hobeto baliatzeko helburuz altxa daitez...

Martxorako agindu du Gipuzkoako Aldundiak Antxoko sarrera berriaren zabaltzea, eta badirudi oraingoan epeak bete egingo direla. Lanen itxurari erreparatuta, behintzat, ezer gutxi falta da. Dagoeneko prest dute Marealta zeharkatuko duen errepidea eta honenbestez laster zabalduko dute trafikora, eguna oraindik zehaztuez duten arren. Sarrera berria zabaltzean hainbat aldaketa egingo dituzte barruti barruko trafikoa ordenatzeko.

Hendaiako Ikastolak ipuin ibilaldia antolatu du larunbata arratsalderako, 17:00etan Amicale Laique elkartearen aitzinean abiatuta. Itziar Rekaldek gidatuko du txangoa, Afrikatik Euskal Herrira, Antoine d’Abbadieren abenturaz izenburupean. Gero, konta...

Errenteriako Udaleko udal taldeek, ezker abertzaleak, EAJk, EBk, PPk eta Hamaikabatek Oarso udal aldizkariaren banaketa gelditzeko eskatu diote alkateari kanpainaurrean alderdi politiko baten mesedetan aritzeagatik, eta gainontzeko alderdiak gutxiestea...

Joxe Kruz Sarasolak Pikoketan duen publiometroak metro koadroko 347 euri litro jaso zituen otsailean. 2010eko hilabete berean baino 203 litro gehiago.

Oarsoaldeko Zurigorriek Getafera (Madril, Espainia) joateko autobusa antolatu dute. Partida hilaren 14ean da, 21:00ean. Athletickeko eskualdeko lagunartea sortuz geroztik antolatzen duten hirugarren irteera da. Interesatuek Trintxerpeko Arrandegi kalea...

Zarautzen du partida igandean Donibane Eskubaloiko lehen taldeak. Donibane Majestik-ek Amenabar taldearen kontra neurtuko ditu indarrak, sailkapeneko liderraren kontra, hain zuzen, eta partida lehiakorra izango dela espero da. Denboraldi osoan bitan ba...

Inauteri giroa laguntzeko Romeral Berri tabernak kontzertua antolatu du biharko. Estornudo Nuclear taldekoek joko dute 22:00etatik aurrera. Ordurako zirku giroa nagusi izango da barrutian, Gazte Asanbladaren ekimenari esker.

Ikasleek beste behin eskolarekin igeriketa egiteko aukera izango dute herriko igerilekuetan. Errenteriako Udaleko Hezkuntza eta Gazteria Sailak berriro jarri du martxan eskola igeriketa kanpaina 2010-2011 ikasturterako. Guztira, lehen edota bigarren ma...

Barne sailak jakitera eman duenez, Ertzaintzak 32 urteko gazte bat atxilotu zuen astearte arratsaldean Irunen, otsailaren 25ean Oiartzungo auto saltoki batetik lapurtutako BMW markako auto batean zihoala. Agenteek atxilotu zuten unean, beste ibilgailu ...

Antxoko Biteri plazaren gaineko parte-hartze prozesuaren bigarren fasea aurkeztuko dute bihar goizean udaletxean. Alkatetzatik jakinarazi dutenez, datozen egunotan jarriko dute martxan aipatu prozesua. Biteriko parte-hartze prozesuaren lehen fasea erre...

Martxoaren 8aren harira, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Udalak eta Galiziako Etxeak hitzaldia antolatu dute. Hilaren 10ean izango da, ostegunean. Emakumea lan erreformen aurrean da hitzaldiaren izenburua eta 19:00etan izango da, udaletxeko aret...

Ihauterietan, bost istorio, zazpi misterio. Irri eta orro, dezagun hartza bere zilotik harro!

Asteburu honetan, Inauteriak ospatzeko jaialdia antolatu dute Kale Ekintzaren baitan, hiru eta hamabi urte arteko haurrentzat. Larunbatean 16:00etan bilduko dira Doneztebe plazan. Nahi duten bezala mozorrotuta joan daitezke. Desfilea bukatutakoan, txok...

Eusko Jaularitzak gogorarazi du Ramon Vizcainoren Konkurtso Legean parte hartuko duela eta bide judizialera ere joko duela jakinarazi du. Legezko akzioak, akzio zibilak eta penalak hasiko dituela azaldu du: “Kaltetuei eragindakoa ordaindu behar d...