
Bartzelonako Puerto Esperanza eta Oso taldeek eta Zarauzko Buffalo eta Urnietako Cohen taldeek kontzertua emango dute etzi Mogambo aretoan. Kontzertua 21:30ean hasiko da eta sarrerak bost euro balio du.

Etzi eta igandean VI. Piano Jaialdia izango da Andoainen Seiasle Piano Jaialdiak Antolatzeko elkarteak eta Andoaingo Udalak antolatuta, eta Pasaia Musikaleko hainbat ikaslek bertan parte hartuko dute. Guztira hemeretzi ikasle joango dira Pasaiako musik...

Lezoko euskal dantzen zale talde batek akelarrea antolatu du inauterietarako. Akelarrea martxoaren 5ean egingo dute (larunbata da), 12:00etatik aurrera. Lehenago, baina, entseguak egingo dituzte akelarrea prestatze aldera. Horrela, astelehenetan eta os...

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Zuberoa kantuz. 11:30ean: Zulotik deiadarka. 12:10ean: Oiartzuarren Baitan. 13:15ean: Hamaika telebistako Donostiako arduradun Naroa Iturri. Hamaikak bi urte bete ditu antenan eta irratian ost...

Urdaburu Mendizale Elkarteak Ardoaren eta Arrainaren ibilbidearen baitako ibilaldia antolatu du. Bihar, izango da, eta Gernikatik Bermeora joango dira. Lau ordu eta erdiko ibilbidea izango da, eta Busturia eta Katillotxu menditik pasatuko dira. Hitzord...

Xpressionk kultur plataformak Errenteriako Udalarekin akordioa sinatu du artista ez profesionalei toki bat emateko euren artelanak jarri, eta hartara ezagutzera emateko. Zehazki, Galeria Lorategien Sarea da proiektuaren izena, eta Zarauzko Udalak ere p...

Gipuzkoako 2011ko Batel Liga Pasaiara etorriko da asteburuan. Ligako bosgarren jardunaldia Trintxerpen egingo dute igandean, Trintxerpe-Illunbe arraun elkarteak antolatuta. Batelen estropadari 10:30ean emango diote hasiera. Estropadak noiz hasiko dire...