Inauterietan akelarrea egiteko entseguak hasi dituzte

Lezoko euskal dantzen zale talde batek akelarrea antolatu du inauterietarako. Akelarrea martxoaren 5ean egingo dute (larunbata da), 12:00etatik aurrera. Lehenago, baina, entseguak egingo dituzte akelarrea prestatze aldera. Horrela, astelehenetan eta os...

Lezoko euskal dantzen zale talde batek akelarrea antolatu du inauterietarako. Akelarrea martxoaren 5ean egingo dute (larunbata da), 12:00etatik aurrera.
Lehenago, baina, entseguak egingo dituzte akelarrea prestatze aldera. Horrela, astelehenetan eta ostegunetan ari dira ordubeteko saioak egiten. Pasa den astelehenean egin zuten lehenengo entsegua eta gaur arratsaldean izango da bigarrena.
Inauterietara bitartean bi astegun horietan egingo dituzte, Gezala Auditoriumean. Ordubetekoak izango dira saioak: 19:00etatik 20:00etara. Nahi duenak parte-hartzeko ateak zabalik dituela jakinarazi dute akelarrearen antolatzaileek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.