2011/1

Abaraxka: urtarrilak 20

Mahai jolasetan ariko dira Abaraxka Udal Ludotekako kideak arratsaldean, 16:30etik 19:30era.

admin

Gazte Mailako Trintxer hockey taldea Gipuzkoako txapeldun

Gazte Mailako Pasaiako Trintxer Hockey taldeak, areto hockeyan, Gipuzkoako Txapelketa irabazi dute. Atletico San Sebastian izan zuten kontrario. Joaneko partidan 7-5 galdu zuen herriko taldeak eta hurrengoan 5-3 irabazi. Horrela, pasaitarrek penaltieta...

admin

2king-uak taldearen kontra ariko da Oiartzun

2king-uak taldearen kontra jokatuko du Oiartzunek, etzi 17:00etan, Mutrikuko (Gipuzkoa) kiroldegian. Laugarrenak dira oiartzuarrak, 30 punturekin.

admin

Hernaniko taldea aurrez-aurre

Iragan asteburuko porrota atzean utzi eta hemeretzigarren jardunaldiko partidua prestatzen ibili da Hondarribiko Preferente taldea aste honetan. Etxean jokatuko dute igandean Hernaniren aurka, eta hiru puntuen bila zelairatuko dira mutilak, izan ere, h...

admin

Urteko bigarren garaipenaren bila

Ligako hamabostgarren jardunaldia jokatuko du Hondarribia-Irunek larunbatean Rivas Ecopolisen aurka arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Urtea etxean eskuratutako garaipenarekin hasi dute bidasotarrek, eta irabazteko helburuarekin entrenatu dira aste hone...

admin

Saskilagunak-Atletico, etzidamu Elorsoron

Saskilagunak taldeak Krafft Atletico San Sebastian hartuko du Elorsoro kiroldegian etzidamu (igandean), 12:00etan. Bigarrenak dira oiartzuarrak, 25 punturekin.

admin

Pilota profesionala Urantzun bihar

Leiza – Mendizabal II / Díaz – Zabala Titin – Pascual y Xala – Barriola

admin

Argazkien tratamendu ikastaroa Zuloaga Etxean

Urria eta azaroan emandako ikastaroak izandako arrakasta ikusita, Julian Lazkanotegi argazkilari hondarribitarrak ikastaro berria eskainiko du otsailan Zuloaga Etxean. Argazkien tratamentua eta PhotoShop programaren erabilpena landuko du, ordu  eta er...

admin

Hondarribia eta Irun Fitur Turismoaren Azokan

Bidasoko eskualdea, Fitur Turismoaren Nazioarteko Azokaran izango da eta Madrilen ospatuko dute  igande arte. Eskukaldeko ordezkaritza azokan izango da, Euskadiren standean, Euskal Kostaldearen erakustokian, Irun eta Hondarribia sustatzeko bi udalerrietako erakargarritasun turistikoak ezagutzera emanez. Bidasoko eskualdearen ordezkari gisa Hondarribiko alkatea, Aitor Kerejeta, Bidasoa bizirikeko presidentea, Goizane Alvarez eta Bidasoa bizirikeko Turismo saileko ordezkaria,  Fernando Gonzalez izango dira Fiturreko edizio berri honetan. Gainera, bertan izango da Bidasoa bizirikeko Turismo departamentuko turismo-informatzaile bat ere azokako egunetan. Bestalde, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzaren burua, Pilar Zorrilla izango da, Merkataritza eta Turismoko sailburuordea. Bidasoko eskualdea Euskadiren standean egongo da, Euskal Kostaldearen erakustokian, eta teknologia berrien eta turismoaren aldeko apustua egingo du Fiturreko edizio honetan. “Zalantzarik gabe, azoka hau turismoaren sektoreko jardueren eta berritasunen epizentroa da, eta gure eskualdeak bertan egon nahi du, urtero bezala, erakusleiho honetan” azaldu du Goizane Alvarezek, Bidasoa bizirikeko presidenteak. “Gainera, eskualdeko 2011ko ostatuen liburuxka berria aurkeztuko dugu, eta gastronomiako liburuxka bat ezagutzera emango da, Bidasoko elementu erakargarrienetako bat bezala”. Aurten ere, azokak aukera ematen dio eskualdeko ordezkaritzari eta Turismoko departamentuari harremanetarako eta bileretarako lan zabala egiteko, turismoa sustatzeko sareetan parte hartzen duten beste entitate batzuekin topaketak eginez. Fiturreko edizio honetan eskualdea sustatze aldera, zalantzarik gabe Estatuko turismoaren hitzordu ezinbestekoa da, berak ematen [...]

admin

Etziko Ikasle Egun Txikian hezkuntza eredu propioa aldarrikatuko dute gazteek

Amurrioko Ikasle Egunaren ostean, Ikasle Egun Txikia antolatu dute Oarsoaldeko Ikasle Abertzaleek etzirako. Egun osoan zehar ez da ekitaldirik faltako, eta Ikasle Abertzaleek nabarmendu dute “jaia eta aldarrikapena” batuko dituen ekimena izango dela. Batik bat euskal hezkuntza eredu propioa sustatuko dute bertan: “Espainiako eta Frantziako estatuek inposatutako hezkuntza ereduei uko egin eta alternatiba propio eta zilegiak baditugula adierazi nahi dugu”. Hori laburbiltzen duen leloa dute: Eraikiz, borrokatuz, alternatibak sortuz. Egun luzea izango dute aurretik goizean goiz hasiko baitira ekimenekin goizaldeko ordu txikietara arte. Eguerdian atseden hartuko dute bertso bazkarian. Bertan, Gaztelumendi anaien konpainia izango dute, otordua ongi girotzeko. Bazkarirako txartelak 8 euroren truke lortu ahal izango dira Errenteria-Oreretako Landaren, Oiartzungo Makutxon eta Pasai Donibaneko Itziarren. Gauean eguna ongi bukatzeko musikari egingo diote tartea. Honako talde hauek joko dute Gaztetxean: Arma tiro punk, Skasti, Alanbrada eta Destr-oi!. Ikasle Abertzaletik adierazi dutenez, egun alaia izatea nahi dute, “baina atzean duguna ahaztu gabe, etorkizuneko Euskal Herrian merezi duen hezkuntza sistema aldarrikatuz”. Egitaraua 10:00: Ikastetxeen eta unibertsitateko ikasleen arteko olinpiada erreibindikatiboak Esmalterian. 12:30: Aldarrikapenez betetako kalejira herrian zehar. 13:00: Ekitaldia, Xenpelar plazan. 14:00: Bertso bazkaria Orereta ikastolan. 18:00: Joko poteoa Txiki tabernatik. 21:30: Kontzertuak gaztetxean: Arma tiro punk, Skasti, Alanbrada, Destr-oi!. Bazkarirako txartelak 8 [...]

admin

Eskualdetik 27 batel lehiatuko dira Gipuzkoako Ligan

Gipuzkoako Ligako lehenengo estropada izango da etzi Zumaian. Oarsoaldeak ordezkaritza zabala izango du txapelketan, guztira 27 batelek parte hartuko baitute. Estropada 16:00etan hasiko da. Haur Mailan, nesketan, lehiatuko dira eta Errenteria-Oreretako...

admin

Osasuna-Oiartzun, Liga Nazionalean

Osasunaren kontra jokatuko dute Oiartzungo neskek, etzidamu (igandean), 11:00etan Iruñean. Sailkapeneko laugarrenak dira oiartzuarrak, 26 punturekin.

admin

Oiartzun-Tolosa, Ohorezko Erregionalean

Ohorezko Erregionalean Oiartzunek Tolosaren kontra jokatuko du, etzi, 15:45ean, Karla Lekuonan. Bosgarrenak dira oiartzuarrak, 30 punturekin.

admin

Sarriegiren doinuak Antxoko kaleetan

La Anunciata ikastetxeko gaztetxoak Antxoko kaleetan ibili dira danborrak eta upelak astinduz San Sebastian Egunean. Goizeko hamarretan ikastetxetik atera eta Gure Zumardian azken danborkadak eman dituzte. Gurasoen begiradapean eta haiek zituzten kamer...

admin
Gehiago