Eskualdetik 27 batel lehiatuko dira Gipuzkoako Ligan
Gipuzkoako Ligako lehenengo estropada izango da etzi Zumaian. Oarsoaldeak ordezkaritza zabala izango du txapelketan, guztira 27 batelek parte hartuko baitute. Estropada 16:00etan hasiko da. Haur Mailan, nesketan, lehiatuko dira eta Errenteria-Oreretako...
Gipuzkoako Ligako lehenengo estropada izango da etzi Zumaian. Oarsoaldeak ordezkaritza zabala izango du txapelketan, guztira 27 batelek parte hartuko baitute. Estropada 16:00etan hasiko da.
Haur Mailan, nesketan, lehiatuko dira eta Errenteria-Oreretako Hibaikak bi talde aterako ditu eta San Pedrok bat. Guztira zortzi talde arituko dira lehian. Mutiletan, Hibaikak bi talde aterako ditu, San Juanek beste bi, eta San Pedrok eta Trintxerpe-Illunbek bana. Hamasei batel aterako dira.
Kadete Mailan mutilak lehiatuko dira. Hamazazpi batelen artetik, San Juango bi, San Pedroko beste bi eta Trintxerpe-Illunbeko bat izango dira.
Gazte Mailan, nesketan, Hibaikak bi talde aterako ditu, eta San Juanek, San Pedrok eta Trintxerpe-Illunbek bana. Guztira hamabi batel izango dira. Mutiletan, hamahiru taldetatik San Juanek, San Pedrok eta Trintxerpe-Illunbek bina batel aterako dituzte.
Senior Mailan mutilak soilik aterako dira eta bertan San Pedro eta Hibaika izango dira sei talderen artean.