Argazkien tratamendu ikastaroa Zuloaga Etxean
Urria eta azaroan emandako ikastaroak izandako arrakasta ikusita, Julian Lazkanotegi argazkilari hondarribitarrak ikastaro berria eskainiko du otsailan Zuloaga Etxean. Argazkien tratamentua eta PhotoShop programaren erabilpena landuko du, ordu eta er...
Urria eta azaroan emandako ikastaroak izandako arrakasta ikusita, Julian Lazkanotegi argazkilari hondarribitarrak ikastaro berria eskainiko du otsailan Zuloaga Etxean. Argazkien tratamentua eta PhotoShop programaren erabilpena landuko du, ordu eta erdiko hamar saiotan. Otsailaren 1, 3, 8, 10, 15, 17, 22 eta 24an, eta martxoaren 1 eta 3an izango dira klaseak.
Ikastaroa Zuloaga Etxeko Bilera gelan izango da arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Izenematea, BAZen egin behar da eta gutxienez 10 ikasle apuntantuak beharko dute ikastaroa aurrera atera ahal izateko, gehiengo kopurua 25ekoa delarik. Izenatea urtarrilaren 24an irekiko dute eta 28an eguerdiko 12.00tan itxiko dute. Ikastaroaren prezioa 20,00 €koa da eta dirua lehen saioan jasoko dute.