Sarriegiren doinuak Antxoko kaleetan
La Anunciata ikastetxeko gaztetxoak Antxoko kaleetan ibili dira danborrak eta upelak astinduz San Sebastian Egunean. Goizeko hamarretan ikastetxetik atera eta Gure Zumardian azken danborkadak eman dituzte. Gurasoen begiradapean eta haiek zituzten kamer...
La Anunciata ikastetxeko gaztetxoak Antxoko kaleetan ibili dira danborrak eta upelak astinduz San Sebastian Egunean. Goizeko hamarretan ikastetxetik atera eta Gure Zumardian azken danborkadak eman dituzte. Gurasoen begiradapean eta haiek zituzten kameren eta bideo kameren objetiboenpean egin dute ordu erdi inguruko ibilbidea. Ondoren, autobusa hartu eta Donostiara abiatu dira, hango ikastetxeetakoekin batera danborrak eta upelak astintzera.