2011/1/20

Saskilagunak-Atletico, etzidamu Elorsoron

Saskilagunak taldeak Krafft Atletico San Sebastian hartuko du Elorsoro kiroldegian etzidamu (igandean), 12:00etan. Bigarrenak dira oiartzuarrak, 25 punturekin.

admin

Pilota profesionala Urantzun bihar

Leiza – Mendizabal II / Díaz – Zabala Titin – Pascual y Xala – Barriola

admin

Argazkien tratamendu ikastaroa Zuloaga Etxean

Urria eta azaroan emandako ikastaroak izandako arrakasta ikusita, Julian Lazkanotegi argazkilari hondarribitarrak ikastaro berria eskainiko du otsailan Zuloaga Etxean. Argazkien tratamentua eta PhotoShop programaren erabilpena landuko du, ordu  eta er...

admin

Hondarribia eta Irun Fitur Turismoaren Azokan

Bidasoko eskualdea, Fitur Turismoaren Nazioarteko Azokaran izango da eta Madrilen ospatuko dute  igande arte. Eskukaldeko ordezkaritza azokan izango da, Euskadiren standean, Euskal Kostaldearen erakustokian, Irun eta Hondarribia sustatzeko bi udalerrietako erakargarritasun turistikoak ezagutzera emanez. Bidasoko eskualdearen ordezkari gisa Hondarribiko alkatea, Aitor Kerejeta, Bidasoa bizirikeko presidentea, Goizane Alvarez eta Bidasoa bizirikeko Turismo saileko ordezkaria,  Fernando Gonzalez izango dira Fiturreko edizio berri honetan. Gainera, bertan izango da Bidasoa bizirikeko Turismo departamentuko turismo-informatzaile bat ere azokako egunetan. Bestalde, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzaren burua, Pilar Zorrilla izango da, Merkataritza eta Turismoko sailburuordea. Bidasoko eskualdea Euskadiren standean egongo da, Euskal Kostaldearen erakustokian, eta teknologia berrien eta turismoaren aldeko apustua egingo du Fiturreko edizio honetan. “Zalantzarik gabe, azoka hau turismoaren sektoreko jardueren eta berritasunen epizentroa da, eta gure eskualdeak bertan egon nahi du, urtero bezala, erakusleiho honetan” azaldu du Goizane Alvarezek, Bidasoa bizirikeko presidenteak. “Gainera, eskualdeko 2011ko ostatuen liburuxka berria aurkeztuko dugu, eta gastronomiako liburuxka bat ezagutzera emango da, Bidasoko elementu erakargarrienetako bat bezala”. Aurten ere, azokak aukera ematen dio eskualdeko ordezkaritzari eta Turismoko departamentuari harremanetarako eta bileretarako lan zabala egiteko, turismoa sustatzeko sareetan parte hartzen duten beste entitate batzuekin topaketak eginez. Fiturreko edizio honetan eskualdea sustatze aldera, zalantzarik gabe Estatuko turismoaren hitzordu ezinbestekoa da, berak ematen [...]

admin

Atxiloketen aurkako elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Miramarren

Herenegun izandako polizia operazioen aurka, Gernikako Akordioa izenpetu duten eragile guztiek elkarretaratzeak egingo dituzte gaur, Bakebidean aterabide demokratikoak orain! lelopean. Hondarribian 19:30ean egingo da, Miramarren. Gernikako Akordioaren...

admin

Kontzertua larunbatean Kanttun

Hendaiako Hondartza auzoko Kanttu herriko ostatuak Opium du Peuple taldearen kontzertua antolatu du Bixintxoetako bigarren larunbaterako, hilaren 22rako, 22:00etan. Haien webgunean entzun daitekeen bezala, punk-rocka egiten dute, pop ikutuekin.

admin

Abbadian eginiko artelana aurkeztuko du bihar Kasia Ozgak Mendi Zolanen

Kasia Ozga eskultore eta margolariak erakusketa irekiko du bihar, urtarrilaren 21ean, Mendi Zolan kultur gunean (Zokoburu, Itsas etorbidea). Abbadian eginiko azken artista-egonaldian sorturiko lana da erakutsiko duena, 18:30ean. Sartzea dohainik da. Kasia Ozga artistari buruz gehiago jakin nahi duenak bere webgunea bisitatu dezake.

admin

Oiartzun Irratia: urtarrilak 20

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Titika Rekalt zuberotarraren eskutik, Zuberoa kantuz atala.. 11:30ean: Zulotik deiadarka. Etxerateko kide den Mattin Troitiño elkarrizketatuko dute. Gaia: urte hasierako manifestazioa eta Eus...

admin

Eskualdetik 27 batel lehiatuko dira Gipuzkoako Ligan

Gipuzkoako Ligako lehenengo estropada izango da etzi Zumaian. Oarsoaldeak ordezkaritza zabala izango du txapelketan, guztira 27 batelek parte hartuko baitute. Estropada 16:00etan hasiko da. Haur Mailan, nesketan, lehiatuko dira eta Errenteria-Oreretako...

admin

Osasuna-Oiartzun, Liga Nazionalean

Osasunaren kontra jokatuko dute Oiartzungo neskek, etzidamu (igandean), 11:00etan Iruñean. Sailkapeneko laugarrenak dira oiartzuarrak, 26 punturekin.

admin

Oiartzun-Tolosa, Ohorezko Erregionalean

Ohorezko Erregionalean Oiartzunek Tolosaren kontra jokatuko du, etzi, 15:45ean, Karla Lekuonan. Bosgarrenak dira oiartzuarrak, 30 punturekin.

admin

Sarriegiren doinuak Antxoko kaleetan

La Anunciata ikastetxeko gaztetxoak Antxoko kaleetan ibili dira danborrak eta upelak astinduz San Sebastian Egunean. Goizeko hamarretan ikastetxetik atera eta Gure Zumardian azken danborkadak eman dituzte. Gurasoen begiradapean eta haiek zituzten kamer...

admin

Argazki zaharren erakusketa, Iturriotzera

Argazki zaharren erakusketa Iturriotzen jarriko dute astelehenean. Dorretxean egongo da larunbatera arte. Astean zehar 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik eta larunbatean, goizez, 11:00etatik 14:00etara.

admin
Gehiago