Gaur goizean hasi da Pasaiako Trintxer Hockey Taldeak antolatu duen hockey 7 lehiaketa. Bertan, Pasaia eta Donostia inguruko hockey taldeek parte hartuko dute, eta gaur, esaterako, lau partida jokatu dituzte Andonaegiko zelaian. Datozen asteburutan jok...
Emakumeen Liga Nazionaleko Oiartzunek eta Athleticek euskal derbia jokatuko dute bihar (igandea), 11:30etik aurrera, Oiartzungo Karla Lekuona futbol zelaian. Partida oso erakargarria da, Oiartzunek irabazten badu sailkapenean bilbotarrak gaindituko dit...
Joxe Kruz Sarasolak Pikoketan duen publiometroak metro koadroko 220 euri litro jaso zituen abenduan. 2009ko hilabete berean 213 litro jaso zituen, beraz, 2010eko abendua 2009koa baino euritsuagoa izan da. Abenduaren 21etik 24ra egin zuen euri gehien: 1...
Kontzertua emango du bihar (igandea) Errenteriako Udal Txistulari Taldeak 12:30etik aurrera Errenteria-Oreretako udaletxeko arkupetan. San Sebastian Eguna hurbil izaki, Donostiako doinuak entzun ahal izango dituzte kontzertura hurbiltzen direnek. Gainera, Koldo Mitxelena Ikastetxeko haurren danborradaren laguntza izango dute txistulariek zenbait abestitan. Honakoa da egitaraua: - (biribilketa), Joxe Olaizolarena. Moldaketa: J.I Ansorena. -Comparsa de Caballería de viejas, Raimundo Sarriegirena. Moldaketa: J.I Ansorena. -Donostia (bariaziodun orripekoa), Pablo Sorozabalena -Donostiako Danborrada (tatiago,diana,polka), Raimundo Sarriegirena. -Donostiarren abestiak, Jose Ignazio Ansorenarena. -Hiru damatxo, Jose Ignazio Ansorenarena -Comparsa de caballerias de gallos, Raimundo Sarriegirena. Moldaketa: J.I Ansorena. -Donostiako Danborrada (Retreta,Idiarena,Donostiako martxa), Raimundo Sarriegirena. -Kresala (biribilketa) Jose Ignazio Ansorenarena.
Bihar (igandea) Karlos Saldise gogoratzeko ekimenak egingo dituzte Donibanen eta Lezon. Lehenik eta behin, Donibanen, Karlos Saldise kaio zen etxearen parean lore eskaintza egingo dute, 11:00etan. Ondoren, Jaizkibeldik zehar martxa egingo dute parte-ha...
Tomas Garbizu Lezoko Udaleko Musika Eskolako ikasleek San Sebastian Eguneko danborrada egingo dute bihar (igandea). Musika eskolako bandarekin batera aterako dira herriko kaleak alaitzera danborrari gazteak. 12:00etan hasiko dira makilak astintzen, musika eskolaren paretik, eta herri osoari bira eman ondoren Gurutze Santuaren plazan bukatuko dute kalejira (euria egiten badu, Saldise plazan bukatuko dute bidea).
Lezoar talde batek azaroan hasi zuen Eusko Jaurlaritzaren Donostialdeko Lurraldeko Zatikako Planari (PTP) alegazioak aurkezteko lana. Azken ekimen bezala deia egin diete lezoarrei bihar alegazioak aurkezteko, eta horiek herrian jarrita dauden zenbait postontzitan uzteko . Izan ere, urtarrilaren 19an (asteazkenean) entregatuko dituzte PTParen kontrako alegazioak Jaurlaritzaren Donostiako bulegoetan, eta horregatik, herritar talde batek lezoarrei eskatu die alegazioak egiteko azken eguna izango dela bihar Lezon. Honako tokietan dauden postontzietan utz daitezke alegazio horiek: udaletxeko erregistroan, Bekoerrota kiroldegian, Andreone liburutegian, Tiñelun eta Gaintxurizketako hainbat tabernatan. Herritar taldearen ustezm PTPak Lezon eta lezoarrengan izango duen eragina “handia” da: “180 hektareako plataforma logistikoa eta geltoki intermodala Gaintxurizketan, kanpo kairako tunelak Urrullotik, eta hainbat errepide, besteen artean, Herriondo bailaratik”.
Atzo arratsaldean hasi ziren Hendaiako Bixintxo Festak, Pellot pirataren desfilearekin eta Herriko Etxearen atarian egin zuten ekitaldiarekin. Gaur (larunbata) ere izango da zertaz gozatu Hendaian. Honakoak dira gaurko ekitaldiak: 11:00etatik 15:00etar...
El Watan Oiartzungo elkarteak bat egin du aurten ere VII. Euskal Karabanarekin eta Piztu itxaropena sahararren aldeko janari bilketa kanpainarekin. Gaur hasiko dira janari bilketarekin. Ohiko lekuetan egingo dute. Batetik, herriko ikastetxeetan, Haurtz...
Gaurko programazioa FM107an: 17:00etan: Getafeko (Madrid) Alfontso Perez futbol zelaitik, Getafe-Reala partidaren kontakizuna, zuzenean. Urtzi Argibay eta Alioxia Rodriguez izango dira esatariak.