Gaur, Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketak
Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketak jokatuko dituzte gaur Irunen,Pasaian eta Lezon. Lehen kanporaketa honetatik irabazle aterako direnak Gipuzkoako kanporaketan parte hartzeko eskubidea izango dute, eta Gipuzkoako onenak Urruñako (Lapurdi) final handian izango dira, Euskal Herriko beste herrialdeetako ordezkarien kontra lehian. Kanporaketa horietarako izena partidak jokatuko diren tokietan eman behar da.
Hala, Pasaian, San Pedron (Antxetan, 16:30ean) eta Trintxerpen (16:30ean, Trintxer elkartean) egingo dituzte gaurko kanporaketak. Antxon hilaren 28an jokatuko dituzte partidak, eta Donibanen, berriz, dagoeneko jokatu dute kanporaketa.
Irunen ere gaur jokatu dituzte mus partidak, 16:30etik aurrera, Hazia elkartean. Lezoarrak, berriz, 15:30ean bilduko dira Tiñelun.
Kanporaketa bakoitzaren irabazleek tokian tokiko antolatzaileek prestatu dituzten sariak jasoko dituzte. Euskal Herriko txapelketako onenek, berriz, 3.000 euro, nazioartera bidaiak edo bestelako garaikurrak irabaziko dituzte.