Oiartzun-Athletic, bihar, Karla Lekuonan
Emakumeen Liga Nazionaleko Oiartzunek eta Athleticek euskal derbia jokatuko dute bihar (igandea), 11:30etik aurrera, Oiartzungo Karla Lekuona futbol zelaian. Partida oso erakargarria da, Oiartzunek irabazten badu sailkapenean bilbotarrak gaindituko dit...
Emakumeen Liga Nazionaleko Oiartzunek eta Athleticek euskal derbia jokatuko dute bihar (igandea), 11:30etik aurrera, Oiartzungo Karla Lekuona futbol zelaian. Partida oso erakargarria da, Oiartzunek irabazten badu sailkapenean bilbotarrak gaindituko dituztelako. Izan ere sailkapenean bigarren dira zuri-gorriak, 28 punturekin, oiartzuarrak hirugarren diren bitartean (26 puntu dituzte). Abanto liderra urrun badute ere (33 puntu), bigarren posturako lehia orekatua aurreikusi da biharkoa. Oiartzuarren animoekin errazagoa izango zaie herriko neskei partida txukuna egitea.