El Watan Oiartzungo elkarteak bat egin du aurten ere VII. Euskal Karabanarekin eta Piztu itxaropena sahararren aldeko janari bilketa kanpainarekin. Gaur hasiko dira janari bilketarekin. Ohiko lekuetan egingo dute. Batetik, herriko ikastetxeetan, Haurtz...
El Watan Oiartzungo elkarteak bat egin du aurten ere VII. Euskal Karabanarekin eta Piztu itxaropena sahararren aldeko janari bilketa kanpainarekin. Gaur hasiko dira janari bilketarekin. Ohiko lekuetan egingo dute. Batetik, herriko ikastetxeetan, Haurtzaro Ikastolan eta Elizalde Herri Eskolan, alegia, urtarrila osoan zehar. Bestetik, Alcampo merkatalgunean, gaur ere, eta datorren asteko ostiralean eta larunbatean (hilaren 21ean eta 22an). Herriko beste merkatalguneak, Carrefourrek, jadanik janari ekarpena egin du.