Angel Mari Peñagarikano ETB1-eko Hitzetik Hortzera saioan egongo da etzidamu herriko Xenpelar Sariaz hitz egiteko. Peñagarikanok 1980an irabazi zuen Xenpelar sariketa, eta Xenpelar Bertso Eskolak eta Ereintza Kultur Elkarteak omenaldia egin zioten au...
Atzerapenarekin, baina azkenean Errenteriako Udalak iragarri du herriko autobusetan Lurraldebuseko txartela erabili ahal izango dela. Hori bai, udaberritik aurrera jarriko dute martxan sistema berria. Luis Andres Trafiko zinegotziak eman du Lurraldebus...
Bergararen kontra jokatuko du asteburuko jardunaldia Ohorezko Erregionaleko Oiartzunek. Etzi da partida, 16:00etan Bergarako Agorrosin zelaian. Bosgarrenak dira oiartzuarrak.
ELA nagusitu da Lezoko Udalean egin diren hauteskunde sindikaletan. Herenegun hautatu zituzten ordezkariak eta, lehenengo aldiz, ELAk irabazi ditu hauteskunde horiek. Boto bakarrarengatik irabazi diote LABi: 23 boto lortu dute irabazleek eta 22, berriz...
Jon Cazenave, Kepa Olano eta Andrea Sendon argazkilariek Pasaiako portuko egunerokotasuna argazki bidez islatu dute Pasaiako Portu Agintaritzak argitaratu duen Pasaia día a día (Pasaia egunez egun) izeneko liburuan. Lau hilabetez portuko txokoak, pertsonak eta jarduera ezagutu eta interesgarri iruditu zitzaiena kameraren objektiboarekin hartu dute. Cazenaveri eta Olanori haurtzaroko oroitzapenak etorri zaizkie lan honekin. “Hiru urte arte Donibanen bizi izan nintzen eta lan hau egiteko aukera eman zidatenean ez nuen zalantzarik izan. Melankolia kontua izan da, eta Pasaiara argazkilari bezala itzultzea oso interesgarria izan da”, azaldu du Olanok. “Oroitzapen asko etortzen zaizkit burura: amarekin motoran joaten nintzenean, istripua izan eta motora urperatu zenean… Asko disfrutatu du esperientzia honekin”, dio. Cazenavek portuko garabiak ditu gogoan: “Txikitan Lezora maiz joaten ginen afaltzera eta portuak beti deitzen zidan atentzioa. Lan hau oso interesgarria izan da, argazkilari batek eguneko 24 orduak argazkiak ateratzeko aukera edukitzea ikaragarria da, eta hori portu batean soilik gertatzen da”. “Mundu baten bukaeraren uneko argazkiak” Miguel Buen Portu Agintaritzako presidentearen iritziz, mundu baten bukaeraren uneko argazkiak dira liburukoak: “Hamarkada baten buruan txoko asko jendearen oroimenean soilik geratuko dira, ordurako ez dira egongo eta. Kaputxinoak-Molinaoko scalextric-a argazkietan bakarrik existitzen da dagoeneko, eta gauza bera gertatuko da San Pedroko lonja zaharrarekin”. Liburua, [...]
Etziko Kale Ekintza saioan globofexiaz, malabarez, jolasez, eta abarrez gozatu ahal izango dute herriko haurrek. Horretarako, 16:30ean, Gurutzeko Bizardia elkartera hurbiltzea besterik ez dute izango.
Donostiako epaitegi batek Mikel Martin jipoitu zuten lau militarretatik biri bi urteko kartzela zigorra (lesio delituagatik) eta 300 euroko isuna (agintaritzari desobeditzeagatik) ezarri die. Beste biei, berriz, 4.500 euroko isuna jarri die delituak egitea ez eragozteagatik. Lauek Martini 7.670 euroko kalte ordainak eman beharko dizkiete jasandako lesioengatik, eta beste 45 euro arropak hausteagatik. Atzo eman zuten epaiaren berri. Epaiaren arabera, 2005ko urtarrilaren 13ko gaueko gertakariak frogatuta geratu dira. Hala, akusatuak San Martin kalean zeudela oihuka eta hiriko altzariei kolpeka aritu zirela dio. Urbieta kaleko izkinara iritsi zirenean, Mikel Martinekin topo egin zuten akusatuek Contra deritzon taberna aldera zihoala. Epaiak zehazten duenez, akusatutako bik “aurretik hitzartuta” Martinengana zuzendu ziren, eta esan zioten: “‘Ziur ETArekin eta Ibarretxe planarekin ados zauden horietakoa zarela’. Bitartean, ostiko bat eman zioten ezkerreko hankan». Epaian gaineratzen denez, Martin ihes egiten saiatu zen, baina akusatuek harrapatu egin zuten, eta ondoren, ostiko gehiago eta ukabilkadak eman zizkioten gorputz osoan zehar. Akusatuetako bik joka jarraitzen zuten bitartean, beste biak bi metrora egon ziren, “erasoa saihesteko ezer egin gabe”. 137 egun, osatzeko Erasoaren ondorioz, Mikel Martinek traumatismoak izan zituen, eta 137 egun behar izan zituen osatzeko. Akusazio partikularrak hiru urteko kartzela zigorrak eskatu zituen bi erasotzaileentzat, eta 7.200 euroko isunak beste [...]
Bihar arratsaldean habaneren inguruan hitz egiteko hitzordua jarri du Itsas Mendi Kultur Kirol Elkarteak, “aurreko urteetako emanaldien arrakasta gainditzeko asmoz”. Horrela, habanerak abesten dituzten koruko kideei gaur 19:30ean Arrantzale...
Asteburuko partida sailkapeneko bigarren taldearen kontra, Athletic-en kontra, jokatuko dute OKE Oiartzun Kirol Elkarteko neskek. Karla Lekuonan jokatuko dute partida, etzidamu (igandean), 11:30ean. Hirugarrenak dira oiartzuarrak.
Errenteria-Oreretako Urdaburu Mendizale Elkarteak Ardoaren eta Arrainaren bidearen bederatzigarren ibilaldia antolatu du etzirako. Bederatzigarren mendi irteera horretako ibilbidea honako hau izango da: mendizaleak Munitibaretik Gernikara abiatuko dira...
San Blas Eguna dela eta, Aiton Borda zaharren egoitzakoek txangoa egingo dute Abadiñora (Bizkaia). Lehenago, baina, izena eman behar da autobusean joan ahal izateko. Horrela, datorren asteartean, hilaren 18an, eman beharko dute izena. Aiton Bordaren e...
Herriko Saskilagunak taldeak Santo Tomas Lizeoaren kontra jokatuko du asteburuko jardunaldia, dagoeneko denboraldiko hamalaugarrena dena. Partida etzi jokatuko dute, 20:00etan Donostian, Benta Berri kiroldegian. Urtea hirugarren postuan bukatu ondoren,...
Argazki zaharren erakusketa Ugaldetxon jarriko dute astelehenean. Atamitxen egongo da larunbatera arte. Astean zehar 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik eta larunbatean, goizez, 11:00etatik 14:00etara.
Urteko lehen ipuin kontaketa antolatu du Udalak hilaren 19rako (asteazkenerako). Lur Korta izango da saioaren gidaria, 17:30etik aurrera, Manuel Lekuona Bibliotekan. Lau urtetik gorako haurrentzako saioa prestatuko du. Ipuin kontaketak Udalak antolatuk...
Aritz Gonzalez, Aitor Murillo eta Kerman Irigoien dira; 11:00etan aterako dira etzi Ugaldetxotik
Txost sortzean iragarri zuten: lehen aldiz neska talde bat elkartzekotan zen palan trebatzeko. Dagoeneko, 11 neska ari dira astero palaz trebatzen, hiru taldeetan: 13-14 urtekoak (hiru pilotari); 16-17koak (lau) eta 17-18koak (lau). Haurtzaroko frontoian entrenatzen dira, Jon Juanes entrenatzailearen agindupean. Txostetik jakinarazi dutenez, asko saiatzen dira eta oso maila polita erakusten dute zenbaitek. Gehiago animatzea espero dute, eta neskak palan eta gainontzeko pilota jokoetan aritzea ohikoa bihurtzea.
Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Titika Rekalt izango da bere atal propioarekin. Zuberoako kantu zaharrak berreskuratuko ditu eta berak komentatuko ditu. 11:30ean: Zulotik deiadarka. . 12:10ean: Ttur-tturreko Ane Lardiren esk...