Hendaiak, Hondarribiak eta Irunek ere badute bere 'Hitza' sarean

Hendaiak, Hondarribiak eta Irunek ere, Euskal Herriko beste herri askok bezala, badute dagoeneko bere Hitza sarean. Atzoz geroztik hiru herrietako berriak Asier Perez de Karkamo kazetariaren eskutik irakurri ahal izango dira, eta Oarso Bidasoko beste Hitzekin batera osatuko dute eskualdeko webgunea ere. HendaiakoaIpar Euskal Herriko lehen Hitza izango da, gainera. Hainbat ataletan banatuko da herri bakoitzeko Hitza. hendaia.hitza.info, hondarribia.hitza.info eta irun.hitza.info irakurleen eskura daude sarean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.