Urdaburu Mendizale Elkarteak irteera antolatu du etzirako
Errenteria-Oreretako Urdaburu Mendizale Elkarteak Ardoaren eta Arrainaren bidearen bederatzigarren ibilaldia antolatu du etzirako. Bederatzigarren mendi irteera horretako ibilbidea honako hau izango da: mendizaleak Munitibaretik Gernikara abiatuko dira...
Errenteria-Oreretako Urdaburu Mendizale Elkarteak Ardoaren eta Arrainaren bidearen bederatzigarren ibilaldia antolatu du etzirako.
Bederatzigarren mendi irteera horretako ibilbidea honako hau izango da: mendizaleak Munitibaretik Gernikara abiatuko dira. Bidean, Kanpona eta Arrola mendietatik, Omako basotik eta Santimamiñeko leizetik pasatuko dira. Guztira, sei ordukoa izango da Urdaburukoek etzi egingo duten zeharkaldia.
Irteera, herriko Zumarditik
Zeharkaldira joateko 07:30ean jarri dute hitzordua etzi Urdaburukoek, Gamon Zumardiko autobus geltokian. Irteerara joateko izena eman nahi dutenek Urdabururen egoitzatik pasatu beharko dute. 943 52 78 79 telefono zenbakira hots eginda ere izena emateko aukera dago.