Laurak Bat Pasaiako Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu Elkarteak 3.000 euroko balioa duen saria zozketatu zuen joan den ostiralean. Trintxerpeko Armando izeneko bizilaguna izan da zorteduna, Sonesa Kirolak dendan eskuratutako bonoari esker. Irabazleak La...
Añarbeko Uren Mankomunitateak %3 ur gutxiago eman die bere hamar udalei iaz, tartean daude Pasaia, Errenteria-Orereta, Oiartzun eta Lezo (gainontzekoak Donostia, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil eta Astigarraga dira). Gutxitze horren helburuak ...
Bekoz Beko elkarteak defentsa pertsonaleko ikastaroa antolatu du 13 eta 18 urte bitarteko emakumeentzat. Ikastaroa aurrera ateratzeko hamar pertsona behar dira. Horrela bada, ikastaroa hilaren 21ean hasiko da eta martxoaren 11n bukatu. Ikastaroa ostira...
Joan den larunbatean garaipen garrantzitsua lortu zuen Oiartzungo Saskilagunak elkarteko gizonen talde nagusiak Donostian, Kevian Sport taldearen kantxan: 60-66. Hala, bigarren jarri dira oiartzuarrak Gipuzkoako Lehen Mailako sailkapenean. Donostiako A...
Irungo udalak Prudencia Arbide kaleko 10 eta 20 zenbakien arteko eskailerak eta espaloia berritzeko lanak adjudikatu ditu, 58.545,39 euroko aurrekontuarekin. Campezo eraikuntza enpresak eginen ditu lanak, eta bi hilabete eta erdiko epean amaiturik eg...
Pasaiako portuan hauteskunde sindikalak egin dituzte eta LAB sindikatuak lortu ditu ordezkari gehien, hemezortzi guztira. UGTk hamabi ordezkari eskuratu ditu, ELAk bost eta CCOOk bat. LABek lortutako hemezortzi ordezkari horietatik sei Portu Agintaritzan eskuratu ditu, eta emaitza hori ez zuten espero. “Orain dela lau urteko hauteskundeetan sei ordezkari lortu genituen, baina urte hauetan lanpostuak murriztu dira eta jende berria sartu da, goi kargudunak, gainera. Hori ikusita, Portu Agintaritzan bost ordezkari lortzea zen gure helburua, baina ordezkari kopurua mantendu dugu eta alde horretatik oso pozik gaude”, azaldu du Joxeramon Zapirain Pasaiako portuko LABeko kideak. Mantentze horren arrazoia langileek zuzendaritzaren nahiekin bat ez dutela egiten adierazi nahi du Zapirainen iritziz, kanpo kaiaren proiektuarekin, batik bat. ELAk Portu Agintaritzan ordezkari bat lortzea ere nabarmendu du Zapirainek: “ELAk orain lau urteko hauteskundeetan ez zuen ordezkaririk lortu, baina oraingoan bat lortu du. Bien artean gehiengo sindikala lortzen dugu, eta horrek lasaitasun handia ematen du”. CCOO eta UGT batera aurkeztu dira oraingoan: “Guri gehiengoa kentzea zen euren helburua eta koalizio antzekoa sortu dute”. Gainontzekoan, bost ordezkariko lantokietan (100 langile baino gutxiago), LABek bi ordezkari lortu ditu Sespan eta hiru Camaran. UGTk, berriz, hiru Sespan eta bi Camaran. Hiru ordezkariko lantokietan (30-50 langile) UGTk hiru ordezkari lortu [...]
Donibaneko Caritasek jakinarazi duenez, saskiaren zenbaki sariduna 1186 dela. Zozketa joan den ostegunean egin zuten, hilaren 6an. Saridunak, beraz, barrutiko Caritasekin jarri behar du harremanetan saria eskuratzeko.
Urte berriarekin hiru hilabeteko tailerrak jarriko ditu martxan Pasaia Musikal Musika Eskolak. Guztira lau ikastaro izango dira martxoa bitarte, bat berria gainera. Lau ikastaroetatik hiru, Dantza orientalak, Flamenkoa eta Barne bidaia, aurreko hiruh...
Gaurtik hilaren 18ra arte Aulas Kutxaren 2011ko ikastaroetan izena emateko aukera izango da. Sei hilabete iraungo dute ikastaro horiek. Sei hilabete horien aukera izango da marrazketaren eta pinturaren munduan murgiltzeko. Horrez gain, teklatua erraz e...
Errenteria-Oreretako Alkartasuna elkarteak Mus Txapelketa antolatu du, eta gaur arratsaldean jokatuko dira lehenengo lehiak. 20:00etan hasiko dira. Honako bikote hauek jokatuko dute gaur: Eugenio-Chichinek Hernandez-Marinen kontra; Maiz-Zalakainek Izqu...
Herriko autobusak Lurraldebusen sartzeko eskaera egin ostean, hurrengo urratsa Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetza akordioa sinatzea zela adierazi du Ezker Batuak (EB), baina urtebete pasatu dela eta hitzarmen hori sinatzeko ahaleginik ez dela egin kritikatu du. Pasa den urtean lehenengo pausoa eman zela gogorarazi du EBk: “60.000 euroko partida sartzea lortu zuen EBk herriko autobusak Lurraldebusen baitan sartzeko”. Hori otsailean izan zela azaldu du. Hurrengo urratsa, baina, ez dela eman salatu du: “Arrasateko autobusak sartu dira Lurraldebusen, baita Hernanikoak ere. Eta zergatik ez Errenteria? 2009tik iragartzen ari dira, baina oraindik ez da iritsi”. Ildo horretatik, Juan Carlos Merino alkateak Lurraldebusen sartzearen beharra aztertzeaz hitz egiten duela adierazi du: “Baina zeren zalantzak ditu?”. “EBren partidak ez dituzte aintzat hartu” Horrez gain, Udal Gobernuak 2010eko aurrekontuen baitan zeuden partidak ere ez dituela aintzat hartu salatu du EBk: “Ezta euro bat ere igogailuak jartzeko laguntzetan; ezta euro bat ere hesi arkitektonikoetan; ezta euro bat ere eskola materialean. Zertan gastatzen du dirua Errenteriako Udalak?”. Haatik, publizitate eta propagandako diru kopurua %116,60 izan dela jakinarazi du EBk; alegia, aurrekontuan zehaztutakoa baino gehiago. Zentzu horretan, udal taldeak “argazkia” ez duen edozer gauzari jaramonik ez diola egiten iritzi dio EBk. Kudeaketa faltaren adibide dela esan du, 2011ko aurrekontuak [...]
Hitano ikastaroa eskainiko du Irungo AEK-k ikasturte honetako bigarren hiruhilekoan, urtarrilaren 25ean hasita. 25 orduko ikastaroa izango da, apirilaren 5era bitarteko astearteetan emango dutena, 19:00etatik 21:30era. Ikastaldiaren prezioa 40 euro eta...