AEK-k 25 orduko hitano ikastaroa eskainiko du

Hitano ikastaroa eskainiko du Irungo AEK-k ikasturte honetako bigarren hiruhilekoan, urtarrilaren 25ean hasita. 25 orduko ikastaroa izango da, apirilaren 5era bitarteko astearteetan emango dutena, 19:00etatik 21:30era. Ikastaldiaren prezioa 40 euro eta...

Hitano ikastaroa eskainiko du Irungo AEK-k ikasturte honetako bigarren hiruhilekoan, urtarrilaren 25ean hasita. 25 orduko ikastaroa izango da, apirilaren 5era bitarteko astearteetan emango dutena, 19:00etatik 21:30era. Ikastaldiaren prezioa 40 euro eta erdiko izango da. Izena eman nahi dutenak alfabetatze eta euskalduntze koordinakundeak Legia kalean duen egoitzatik pasa daitezke, edo 943-62 88 34 telefono zenbakira dei dezakete. Hilaren 21ean amaitzen da izena emateko epea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.