Guadalupe inguruan hobekuntzak egiten ari dira
Foru Aldundiko Nekazaritza eta mendi sailak, Hondarribiko Udaleko Landa Garapeneko eta Zerbitzu Sailarekin batera, Guadalupeko santutegiaren atzeko aldean hobekuntza lanak egiten ari dira. Gregorio Berrotaranek, Landa Garapeneko Zinegotziak, azaldu duenez, “zenbait pertsona ezezagunen ekintzak direla eta, puskatuta zeuden hiri-altzariak kendu dira eta berriak jartzen ari dira”. Egurrezko 20 mahai eta 30 eserleku berri jartzen ari dira eta gainera, “ezinduentzako eta irisgarritasun arazoak dituzten pertsonentzako bereziki diseinatuak diren beste bost mahai” jarriko direla iragarri zuen Berrotaranek. Hiri altzariak berritzeaz gain, inguruko gune adierazgarriak non dauden erakutsiko duen argibide taula ere jarriko dute. “Gainera, geroz eta erabiliagoa den Oiamungo Gaineko inguruan ere, banku eta mahaiak jarriko dira”, gehitu zuen Landa Garapeneko zinegotziak. “Guadalupeko inguru honetan aspaldidanik genuen gauzak hobetzeko beharra” dio Berrotaranek. “Urtean zehar jende asko hurbiltzen da, gehienbat udaberri eta udan, bai herriko jendea, inguruko herrietakoa egun pasan, turista mordoa, gehienak frantsesak… Mahaiak eta bankoak nahiko zaharkituak zeuden eta hemendik aurrera behar moduan aurkituko ditugu, Foru Aldundiak egindako lanari esker. Era berean, gogoratu nahiko nuke ingurumena ahal den gehien zaindu behar dela, sortzen diren zaborrak eraman egin behar direla, eta ez bertan utzi”. Guadalupeko santutegiaren atzeko aldean eta inguruetan egiten ari diren hobetze lanek 69.652 euroko aurrekontua dute, eta hilabete honen [...]
Foru Aldundiko Nekazaritza eta mendi sailak, Hondarribiko Udaleko Landa Garapeneko eta Zerbitzu Sailarekin batera, Guadalupeko santutegiaren atzeko aldean hobekuntza lanak egiten ari dira. Gregorio Berrotaranek, Landa Garapeneko Zinegotziak, azaldu duenez, “zenbait pertsona ezezagunen ekintzak direla eta, puskatuta zeuden hiri-altzariak kendu dira eta berriak jartzen ari dira”.
Egurrezko 20 mahai eta 30 eserleku berri jartzen ari dira eta gainera, “ezinduentzako eta irisgarritasun arazoak dituzten pertsonentzako bereziki diseinatuak diren beste bost mahai” jarriko direla iragarri zuen Berrotaranek. Hiri altzariak berritzeaz gain, inguruko gune adierazgarriak non dauden erakutsiko duen argibide taula ere jarriko dute. “Gainera, geroz eta erabiliagoa den Oiamungo Gaineko inguruan ere, banku eta mahaiak jarriko dira”, gehitu zuen Landa Garapeneko zinegotziak.
“Guadalupeko inguru honetan aspaldidanik genuen gauzak hobetzeko beharra” dio Berrotaranek. “Urtean zehar jende asko hurbiltzen da, gehienbat udaberri eta udan, bai herriko jendea, inguruko herrietakoa egun pasan, turista mordoa, gehienak frantsesak… Mahaiak eta bankoak nahiko zaharkituak zeuden eta hemendik aurrera behar moduan aurkituko ditugu, Foru Aldundiak egindako lanari esker. Era berean, gogoratu nahiko nuke ingurumena ahal den gehien zaindu behar dela, sortzen diren zaborrak eraman egin behar direla, eta ez bertan utzi”.
Guadalupeko santutegiaren atzeko aldean eta inguruetan egiten ari diren hobetze lanek 69.652 euroko aurrekontua dute, eta hilabete honen bukaerarako prest izatea espero dute.