Sendatzen ikasteko ikastaroa

Urte berriarekin hiru hilabeteko tailerrak  jarriko ditu martxan Pasaia Musikal Musika Eskolak. Guztira lau ikastaro izango dira martxoa bitarte, bat berria gainera. Lau ikastaroetatik hiru, Dantza orientalak, Flamenkoa eta Barne bidaia, aurreko hiruh...

Urte berriarekin hiru hilabeteko tailerrak  jarriko ditu martxan Pasaia Musikal Musika Eskolak. Guztira lau ikastaro izango dira martxoa bitarte, bat berria gainera.
Lau ikastaroetatik hiru, Dantza orientalak, Flamenkoa eta Barne bidaia, aurreko hiruhilekoan ere eskaini zituzten. Dena den, horietako batean izena eman nahi duenak eman dezake, aurreko hiruhilekoan tailer horietan parte hartu ez bazuen ere.
Hiruhileko honetan tailer berrian izena emateko aukera izango da, Sendatzeko gaitasunak izenekoa, hain zuzen.
Barne bidaia ikastaroa astelehenetan izango da, arratsaldetan. Dantza orientalak astearteetan, arratsaldez ere, eta Flamenkoa asteazken arratsaldeetan. Tailer berriaren eguna oraindik ez dute zehaztu.
Ikastaro bakoitzak 32,40 euro balio du, hiruhilabete osoko prezioa da hori.
Izena emateko edo informatzeko
Ikastaroetan izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko, musika eskolarekin jarri behar da harremanetan. Horretarako, 943 39 60 55 telefono zenbakira deitu behar da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.