Banaka nahiz taldeka, tabakoa uzteko terapiak jarriko ditu martxan Osasun Sailak erretzaile gehien dauden zonaldeetan; tartean Trintxerpeko eta San Pedroko anbulatorioetan. Kearen mapa egina du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, eta mapa horren arabera, Pasaia dago Euskal Autonomia Erkidegoan erretzaile gehien dituen zonaldeen artean. Horregatik, eta tabakoaren kontrako lege berriaren harira, besteak beste, San Pedroko eta Trintxerpeko anbulatorioan erretzeari uzteko terapiak martxan jarriko dituztela iragarri du, norbanakoei nahiz taldeei zuzenduta. Anbulatorioko buru Alejandro Olondrisek albistea baieztatu du. Bilera batetara deitu dituzte gaurko, eta han emango omen dizkiete terapia horiei begira jarraitu beharreko irizpideak. Edonola ere, San Pedroko anbulatorioan ez daude horien zain. «Erizaintzako pertsonala prestatzen gabiltza», adierazi du Olondrisek. Terapiak, bestalde, lehenik ere egin izan dituzte, zehaztu duenez «medikazioa eta laguntza psikologikoa uztartuz». Legea indarrean sartuz geroztik, bestalde, anbulatorioaren sarrera zaintzen dihardutela esan du, eta erretzailerik ez dagoela baieztatu du. Askok utzi nahi, lortu gutxik Tabakoaren kontrako lege berriak erretzaileen kopuruan eragingo ote duen argitzeke dago. Oraingoz, baina, goizegi da. Mikel Egurrola botikaria da San Pedron. Esan duenez ez dute salmentetan igarri: «Ez partxetan, ez zigarro elektronikoan ez eta pilulatan». Are gehiago, zigarro elektronikoa orain dela hilabete ekarri dutela eta bat bera ere ez dutela saldu aitortu du. Erretzeari uzteko protokoloa, [...]
Errenteria-Oreretako Illimani gobernuz kanpoko erakundeak (GKE) jostailuak jaso zituen joan den hilaren 2an, urtean zehar Boliviari laguntzeko egiten dituen mekatu txikietan saltzeko. Megas motorzaleen elkarteko 70 kide izan zire gobernuz kanpoko era...
Errenteriako Udalak jakinarazi du herriko kiroldegietan bazkide egiteko kanpaina berria abian jarri dut¡ela. Interesdunek hilaren bukaera bitarte izango dute Galtzarabordako kiroldegiko eta Fanderiako igerilekuko bazkide egiteko aukera. %50eko desko...
Federatuen Probintzia Mailako lehiaketan, seniorretan (gizonak) urteko lehenengo jardunaldia Kevian Sport taldearen kontra jokatuko du herriko Saskilagunak taldeak. Partida larunbatean jokatuko dute, 20:15ean, Donostiako Paco Yoldi kiroldegian. Sailkap...
Abenduaren 18ko asteburutik partidarik jokatu gabe daude oiartzuarrak, baina indartsu ekingo diote lehiari berriro. Asteburu honetako jardunaldian Tecnun taldea izango dute aurrean. Astelehenean jokatuko dute partida, 20:00etan, Donostiako Tecnun Ingen...
Urte Berriko III. Haur Eskubaloi Topaketa egin zuten herenegun Galtzarabordako kiroldegian. Berrehun bat mutil eta neska aritu ziren jokoan. Ereintza, Usurbil, Zarautz eta Barañain taldeak lehiatu ziren. Nesketan Usurbil nagusitu zen eta mutiletan, be...
Urtero bezala, elkartasuna eta bertsolaritza uztartuko ditu saioak, zortzi bertsolariren eskutik
Herrian dentista den Alfredo Navarlazek bildutako eltzegintza objektuekin erakusketa jarri dute Lumbierren (Nafarroa). Udalak antolatu du eta igandera arte egongo da bertan. 60 piezaz osatutako erakusketa da. Lumbierren egiten zituzten eltzeak Nafarroa...
Oiartzungo motorzale talde batek deialdia egin du, etzidamurako (larunbaterako) Bilbon Etxerat-ek antolatu duen presoen aldeko manifestaziora motorrean joateko. 14:45ean gelditu dira Doneztebe plazan, 15:00etan ateratzeko. Kostako bidetik egingo dute Bilborako bidea. Hala, Gipuzkoako eta Bizkaiko kostaldeko herrietako motorzaleei martxarekin bat egiteko eskatu diete.
Altzibarren, Ugaldetxon eta Iturriotzen jarriko dute; Udalak iragarri zuen auzoetara eramatea zela asmoa
Ertzaintzak 40 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, Errenteria-Oreretan, autokarabana batetik poltsa bat eta bi telefono mugikor lapurtzen saiatzea leporatuta. Herrizaingo Sailak eman du lapurretaren berri. Jakinarazi duenez, atzo arratsal...