
Elkarrekin Jostatzen izenarekin, Pasaiako Udalak eta Urtxintxa eskolak 6 eta 8 urte arteko haurrei zuzendutako egitasmoa jarriko dute martxan larunbatetik aurrera. Jolasa ardatz hartuta, hainbat balore landu nahi dituzte txikiekin. Besteak beste, talde...

Santa Zezilia Eguna (musikarien eguna) gerturatzen ari da, eta egun horren harira, egiten diren ekintzak datozen egunotan hasiko dira. Etzi, esaterako, Musikalean 2010en txanda izango da, eta Errenteria Musikal ere hantxe izango da. Ekimen horretan Eus...

Etzidamu, ostiralean, Gipuzkoako Pilota Txapelketako partidak izango dira jokoan, 19:15etan hasita, Madalensoro pilotalekuan. Kadeteen Bigarren Mailako partida izango da lehena: Oiarpe 2-Zestoa. 13tik 16rako postuak daude jokoan. Bigarrena finalerdia i...

Euskal sukaldaritza tradizionala jorratuko dute Abaraxka ludotekako haurrek, 16:30etik 19:30era.

Puzzle zirkuitua antolatu dute Abaraxkako begiraleek. 16:30etik 19:30era gozatu ahal izango dute haurrek zirkuituarekin.

Txiste kontaketez eta bakarrizketez gozatzeko aukera izango dute Abaraxkako haurrek, 16:30etik aurrera.

Abaraxka ludotekan, bazkideek antolatutako eguna izango dute, 16:30etik 19:30era.

Pasa den larunbatean, auzipetuen ahotik epaiketaren nondik norakoak entzun ondoren, agerraldian egon ziren herritarrek eta batu zitzaizkien beste hainbatek elkarretaratzea egin zuten Doneztebe plazan, 13:00etan, Bai Udalbiltzari, bai Euskal Herriari! ...

“Ate asko itxi dizkigute. Kontua ez doa ez aurrera eta ez atzera, hor dago”. Egoera ikusita, partidako beste fitxa bat mugitu behar zutela argi ikusi zuten Trintxerpeko Karmengo Ama ikastetxeko DBH Batzordeko kideek, eta egunotan herritarren sinadurak biltzen eta kamisetak saltzen hasi dira. Lehenagotik elkarteen atxikimenduak bildu zituzten, “orain babesa modu pertsonalagoan bilatzen hasi gara, horren beharra ikusi dugu”. Karmengo Aman ziklo osoa egotea nahi dute, hau da, hamasei urtera arte. “Gure seme-alabek hamabi urte betetzear daudenean, udalerritik kanpo joan behar dute. Adin hori, gainera, zaila da gaztetxo baten garapenean. Bizitza soziala kanpora doa, ez da Pasaian geratzen”, azaldu dute. Pasaiak 16.000 biztanle baino gehiago ditu eta ez dute ulertzen Bigarren Hezkuntza ez jartzearen arrazoia. Eurek, aldiz, jartzearen arrazoi gehiago dituzte: “Beste hainbat alorretan ere eragina du. Musika eskolarekin, adibidez, hitzarmenak ditugu, baina ikasleak ikastetxetik ateratzean hitzarmenak hautsi egiten dira”. Gobernua aldatzen, prozesua luzatzen Dagoeneko Eusko Jaurlaritzako hezkuntzako bi ordezkarirekin hitz egin dute, biak gobernu talde desberdinetakoak. Ia bost urte pasa dira Batzordea sortu zenetik, eta tartean gobernu aldaketa izan da eta horrek prozesua luzatu egin du. “Aurreko legegintzaldiko hezkuntza ordezkariarekin esperantza piztu zitzaigun, gauzak aurrera zihoazela zirudien, baina ordezkari berria jarri zenean ateak erabat itxi zitzaizkigun”, adierazi dute ikastetxeko [...]

Donostialdeko Plan Partzialaren (PTP) baitan herrian egin nahi dituzten azpiegituren kontra sortutako Herri Batzordeak gogorarazi duenez, hilaren 27an bukatzen da planari alegazioak aurkezteko epea. Hala ere, Herri Batzordeko kideek eskatu dute 24a bai...

Etzidamurako, ostiralerako, hitzaldia iragarri dute. Udaletxeko areto nagusian izango da, 19:00etan. Gaia eta leloa honakoak: Eskubide zibil eta politikoen alde, utzi bakean Euskal Herria! Utzi bakean Batasuna!

Aiako Harria III. BTT Maratoia laburbildu dute honako bideoan:

Gaur Trintxerpeko alkateordetzan, 20:00etatik aurrera, Ikuska Film Laburren Erakustaldiko sei film labur ikusi ahal izango dira. Horietako bi Xabier Portugal Sarietarako lehiatuko dira, Ahate pasa eta Play lanak, hain justu. Beste laurak sail ofizialar...

Errenteriako Udal Kirol Patronatuari saria emango dio Euskalitek (Bikaintasunerako Euskal Fundazioak) Kirol Entitateetan Kalitatea eta Bikaintasuna Sustatzeko Prestakuntza Programan parte hartzeagatik. Saria Jose Angel Rodriguez patronatuko presidentea...

Ikuska martxan jarri zen joan den larunbatean Emea eta anitza sailarekin. Emakumea interesgune zuten zazpi film labur proiektatu zituzten eta ondoren Bekoz Beko Saria banatu zuten. Fernando Lopezen eta Nieves Prietoren El tren de las moscas lanak lortu...

Abaraxkan, 16:30ean, haurrek aukeratuko dute arratsaldean zer egin nahi duten.

Ballet Biarritz Orereta Ikastolako ikasleekin izan da egunotan, eta bihar, berriz, entsegu publikoa eskainiko du Errenteria Hiria Kulturgunean, 19:30ean. Parte hartu nahi duen orok aurretik abisatu beharko du. Hala, posta elektronikoa bidali beharko du...