Zenbat istorio egongo dira gordeta Candido tabernako lau hormen artean. 68 urte inguru egin ditu San Sebastian-Rezola sendiak taberna eramaten, eta ezin ahaztu bertako giroa, bertako bazkariak, bertako lagunak… bertako familia, azken finean. Izan ere, etxean sartzea bezalakoxea da Candido taberna, familiako giroan murgiltzea bezala, eta hala izan da urte askotan. Orain, ordea, aro bat ixteko eta beste bat irekitzeko garaia heldu zaie Marian San Sebastian tabernako nagusiari eta bere senar Joseani. Tabernak kendutako orduak orain berreskuratu nahi dituzte, eta gutxienez, “urte sabatiko bat” hartu bidaiatzeko, gauza berriak ikasteko… Pixka bat kezkatuta daudela onartu arren, bizitza berriari ekin nahi diote urte berrian, eta 2011 hamaika gauza egiteko aprobetxatu. Oraindik, baina, tabernak emango die nahiko lana. Izan ere, kafe-makina zaharra, mahaiak eta aulkiak eta beste zenbat tramankulu atera eta beharra dutenei eraman nahi dizkiete, taberna hustu arte. Taberna hutsik geratu arren, bertako istorioek betirako jarraituko dute bertan, eta han egon direnen buruan. Esate baterako, San Sebastianek gogoan du bere amak zenbat bazkari eta afari prestatzen zituen, bezeroen gozamenerako. Seguruenik, etxeko janari horrek erakarrita hasiko ziren Donostiako Aste Nagusian Txofre zezen plazatik ekartzen zituzten zezen buztanak prestatzen. Jaki goxo horren bueltan, gainera, jende ezagun asko biltzen zen “Ermuko enpresaburuak, Tolosakoak…”. Beste egunetan [...]
Bihar, 19:30etik aurrera, Gorka eta Eider Zabaletak kontzertua emango dute Mikelazulo kultur elkartearen egoitzan. Gorka Zabaleta Errenteriako Andra Mari abesbatzan aritu da hainbat urtetan kantuan. Bakarkako bidea lantzen hasi denetik, nabarmentzeko m...
Toki guztietara bezala, Zintzilik Irratira ere iritsi dira Gabonak, eta egunotan saio bereziak egiten ari da. Urtarrilaren 7ra bitartean hainbat arlotako gaiak ukituko dituzte FM 100-ean (13:00etatik 20:00etara) eta www.zintzilik.net webgunean. Program...
UEMAko 40 udalek Gipuzkoako Kutxarekin eta Euskadikoaren sinatutako hitzarmena bost urterako da
Urtero, Gabonetan, saskia zozketatu ohi dute Elorsoro kiroldegiko tabernan. Aurten ere prestatu dute saski hori eta jakinarazi dute zenbaki irabazlea: 250 (Espainiako Loteriaren zenbaki irabazlearen azkeneko hiru zifrak). Irabazleak urtarrilaren 25era ...
Iñaki Tolaretxipik zuzendutako Landarbaso abesbatzak kontzertua eman zuen hilaren hasieran, Rigan (Letonia). Kontzertu berezia izan zen, Maris Sirmais Kamer abesbatza ezaguneko zuzendariak gonbidatu zituelako .
Donostialdeko Zatikako Planaren (PTP) aurkako beste ekintza bat egin dute herrian. Hala, orain arte planaren kontra lortutako mozioak (7.500 inguru) hartu eta mosaikoa osatu dute Madalensoro pilotalekuan. 09:30ean hasi eta eguerdira arte aritu dira her...
Ezker Batuak (EB) gazteen lokalen jarduera arautuko duen udal ordenantza egiteko parte-hartze prozesua martxan jartzeko eskatu du. EBren arabera, ordenantza horrek herritarren parte-hartze prozesu baten ondorio izan behar du, eta bertan, gazteek beraie...
Ereintza eskubaloi taldekoak pozik egoteko moduko lehen itzulia egin dute Espainiako Lehen Mailan. Hirugarren daude errenteriarrak sailkapen nagusian, Segoviako Nava taldetik (Amenabar taldeak puntu berak ditu, hogei) bi puntura baino ez. Gabonetan mer...
Allan Davis Oiartzunen bizi den txirrindulari australiarra Australiara itzuli da aste batzuetarako. Bertan, Tour Down Under proba prestatzen ari da (urtarrilaren 9an hasiko da). Urrian bukatu zuen denboraldia, baina, hala ere, gelditu gabe entrenatzen ...