Urteko azkeneko ohiko plenoa egin zuen atzo iluntzean Lezoko Udalbatzak. Bertan hamabi puntu jorratu zituzten. Xoxolur Eguneko Zentroari buruzkoa izan zen aztertu zuten lehendabiziko puntu garrantzitsua. Horrela, Auñamendi kaleko lokalak Gipuzkoako Foru Aldundiari lagatzea aztertu zuten, eurek eguneko zentro bezala kudeatzeko. Lagapen hori doan izango da eta hainbat baldintza zehaztu dituzte (obrak nork eta nola egin, zein baldintzatan kenduko den lokala…). Jon Legorburu Hirigintza, Obra eta Zerbitzu zinegotziak azaldu zuenez, “Aldundiak eguneko zentroa ahal bezain laster jarri nahi du. Aste honetan teknikariak ibili dira, ekipamendurako neurriak hartzen”. Kepa Garbizu EAJko zinegotziak esan zuen aurreko legegintzaldian beste egitasmo bat aurkeztu zutela, baina “honek ez dio inori kalterik egingo. Ezer baino hobeto da”. PSE-EEko Mikel Antxon Arrizabalagak “beste ezaugarri batzuk dituen beste leku bat” nahiago duela adierazi zuen. Bozketa aurrera atera zen ezker abertzaleko eta EAJko kide baten botoarekin. Arrizabalaga eta Garbizu abstenitu egin ziren. Ingurune jasangarritasun txostenari, alegazioa Hirugarren puntuan S-1 eremuko D lursailaren xehetasun azterlana behin betiko onartzea erabaki zuen Udalbatzak, aho batez. Laugarrenean, berriz, Pasaiako Portuko Plan Zuzentailearen ingurune jasangarritasun txostenari jarritako alegazioa aztertu zuten. Haritz Salaberria Lezoko alkateak esan zuen alkate-dekretuz aurkeztu duela alegazioa, “baina udalbatzarraren iritzia jakin nahi genuen”. Garbizuk esan zuen etorkizunean badian merkatal zerbitzurik ez [...]
San Tomas Eguna eguna dela eta, Joxe Mari Burgos Kultura zinegotziak jakinarazi du dagoeneko egin daitekeela eskaera erakustokia jartzeko azokan. Interesa dutenek jakin behar dute abenduaren 10ean bukatzen dela epea eskaera hori egiteko. Eskaerak udale...
Datorren ostegunetik aurrera (hilaren 9tik aurrera), Atez Ateko Informazio Bulegoak ordutegi berria izango duela iragarri du Udalak. Jakinarazi duenez goizez bakarrik egongo da irekita: 08:00etatik 15:00etara. Hala ere, Udaletik nabarmendu dutenez, ord...
Bihar European Maritime Heritageren kultur batzarra egingo dute San Pedroko Ondartxo Itsas Kulturaren Zentroan, Albaola Itsas Kultur Erakundeak antolatuta. Ondartxo Itsas Kulturaren Zentroa eta Albaolaren lana gertutik ezagutzeko asmoz, European Mari...
Parisen eta Donostian izan ostean, bihar Gasteizen ariko da Kukai dantza konpainia. Bertan [SOK]2 azken dantza ikuskizuna emango dute. Principal antzokian izango da emanaldia, 20:30etik aurrera. Zazpi dantzarik eta hiru musikarik parte hartuko dute.
Oarsoarrak Euskararen Saria emango dute San Markoko gotorlekuan, 13:00etan
Ondartxo nola eraiki nahi dugu izenburupean Udalak herritarrentzako parte-hartze prozesu berria jarriko du abian. Hala iragarri zuten asteazkenean San Pedroko alkateorde Edurne Baztarrika eta Maider Ziganda alkateak . Esan zutenez, bi parte-hartze sa...
Guztira 24 puntu jorratu zituzten atzoko ohiko udalbatzarrean Udal Gobernu Taldeko zazpi zinegotziek. OiartzunBaikoak ez ziren agertu. Puntu nagusienen artean, Oiartzungo Udaleko Alkateen eta Zinegotzien Jardunerako Kode Etikoa onartu zuten. Udal Gobernu Taldeak oposizioaren jarrera salatu zuen, ez zelako «aurpegia ematera azaldu». Aitor Etxeberria alkateak nabarmendu zuenez, pasa den legegintzaldian gertatutakoa «oso larria da», baina Udal Gobernu Taldearentzako eta herritarrentzako «are larriagoa da» oposizioko kideek hartu duten jarrera: «Martin Beramendik mehatxatu egin gaitu salaketekin eta OBk aurreko legegintzaldiko gastuak justifikatu ditu. Horrek zer esan nahi du, berriro Udalera iristen badira jarrera bera izango dutela? Herriari barkamena eskatu beharko lioteke». Bestalde, Etxeberriak, Kode Etikoa martxan jarri zuen eta legegintzaldi honetan protokoloan eta dietatan egin duen gastuaren berri eman zuen: «Hiru urte eta erdian 10.115 euro gastatu dira otordu eta luntxetan, aurreko legegintzaldian baino zortzi aldiz gutxiago». Hamarnaka herritar ere bildu ziren udalbatzarrera, gaiak sortu duen haserrearen erakusle. Herritarrek nabarmendu zuten badaudela horrelakoak egiten dituzten politikariak, baina ez direla denak halakoak. Erantzukizunak, epaitegietan Gobernu Taldeak erantzukizunak epaitegietan eskatuko dituela ere azaldu zuen. Hilabete honen bukaerarako kereilak sartzea aurreikusten dute. Eskubideen aldeko mozioa Bestalde, eskubide zibil eta politikoen aldeko mozioa onartu zuen Udal Gobernu Taldeak. Etxeberriak nabarmendu zuen hartutako erabakia sendoa dela, eta [...]
Gipuzkoako elikagaien bankuko bi boluntariok hitzaldia eskainiko diete bihar Langaitzeko bigarren DBHko ikasleei. Hitzaldia Don Boscoko areto nagusian izango da 09:30etik aurrera. Ikasleek, gainera, elikagaiak bilduko dituzte talde horri emateko.
Los caminos de Santiago por Euskal Herria: arte, historia y literatura (Santioko bideak Euskal Herritik: artea, historia eta literatura) liburua aurkeztuko dute egileek: Xose Estevezek, Edorta Kortadik eta Jose Luis Orellak. Donostiako Koldo Mitxelena ...
Pasaiako Udalaren egoera ekonomikoak kezka iturri izaten jarraitzen du. EAJk, EAk, H1ek eta PPk Udalak 4,5 milioi euroko defizita pilatzen duela salatu zutenez geroztik, erreakzioak ugariak izan dira. Atzo, esaterako, Ogasun diputatu Peio Gonzalezek Pasaiako Udalari plan finantzarioa aurten aurkeztu ezean ez zaiola mailegurik baimenduko esan zuen. Batetik eta bestetik zabaltzen ari diren albisteen aurrean, eta, besteak beste, «lasaitasun mezua helarazi asmoz», Udalaren egoera ekonomikoari buruzko informazioa helarazi zien herenegun Ziganda alkateak hedabideei. Udalak ekonomikoki porrot egin duenik ukatu zuen beste behin eta 2010. urteko ekitaldia mailegua eskatu beharrik gabe itxiko dutela zehaztu zuen. Zigandak, era berean, 2010eko ekitaldian sarrerak gastuak baina handiagoak izan direla zehaztu zuen. «Lau milioiko inbertsioetarako ez dugu mailegurik behar izan», nabarmendu zuen. Mailegua inbertsioetarako Kontua, baina, aurreko ekitaldietatik egin gabe geratu diren inbertsioei aurre egin ahal izatea da, eta horretarako Udalaren asmoa zein den azaldu zuen Zigandak. Esan zuenez, aurreko ekitaldietan egin gabe geratu diren egitasmoei aurre egin ahal izateko Udalak 1.588.000 euroko mailegua beharko luke. Mailegu behar hori gutxitzeko, baina, 2009. urteko ekitaldiko soberakina edo gaineratikoa erabiliko dutela gaineratu zuen alkateak. Izan ere, Zigandak zehaztu zuenez, 2009. urtean Pasiako Udalak 710.000 euroko soberakina izan du inbertsioetarako atalean, eta beste 400.000 euroko soberakin, aurrekontu orokorrean. [...]
Illimani gobernuz kanpoko erakundeak (GKE) eta Gabierrotako Laguntasuna erretiratuen elkartek urtero moduan azoka antolatu dute Boliviari laguntzeko. Azokan bildutako diruarekin hainbat proiektu garatuko dituzte herrialde horretan. Gaur bertan jarriko ...