Datorren ostegunetik aurrera (hilaren 9tik aurrera), Atez Ateko Informazio Bulegoak ordutegi berria izango duela iragarri du Udalak. Jakinarazi duenez goizez bakarrik egongo da irekita: 08:00etatik 15:00etara. Hala ere, Udaletik nabarmendu dutenez, ord...
Datorren ostegunetik aurrera (hilaren 9tik aurrera), Atez Ateko Informazio Bulegoak ordutegi berria izango duela iragarri du Udalak. Jakinarazi duenez goizez bakarrik egongo da irekita: 08:00etatik 15:00etara.
Hala ere, Udaletik nabarmendu dutenez, ordutegi horren barruan, gaur egun eskaintzen dituen zerbitzu berdinak eskainiko ditu bulegoak: «Inzidentziak jaso, proposamenak bildu eta tramitatu, tamaina handiko hondakinak jasotzeko orduak hartu, autokonpostari buruzko informazioa eman…».
Telefonoz ere, ordutegi horretan egingo dute harrera bulegoko teknikariek (900 49 11 11 telefono zenbakian, doan).
Gainera, Udaletik iragarri dutenez, epe laburrean bulegoa tokiz aldatuko dute Atez ateko Informazio Bulegoa: Mendiburu kaleko 5. zenbakian egongo da, Gazte Informazio Bulegoa dagoen toki berean.