Unai Alba futbolean aritzen den atezain oiartzuarrak debuta egin du Lehenengo Mailan. Pasa den asteburuan jokatu zuen lehenengo partida Herculesekin (asteburu honetan Velthuizen izan da titularra). Herculesekin urtebeterako berritu du kontratua Albak.
Etzi egingo dute azaroari dagokion ohiko udalbatzarra. 19:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian. Udalbatzar mamitsua izango da. Besteak beste honako gaiak jorratuko dituzte zinegotziek: eskubide zibil eta politikoen alde aurkeztutako mozioa; Kode...
Pasa den asteburuan denboraldiko bigarren porrota jaso zuen Saskilagunak taldeak, baina berreskuratu du indarra eta asteburu honetan Beiztinberri taldeari gailendu zaio 69-63. Taularen goialdean jarraitzen dute oiartzuarrek, bigarren postuan zehazki. H...
Ane Cazorla judoka lezoarrak urrezko domina lortu zuen herenegun Hernanin jokatu zuten Gipuzkoako Txapelketan. Usurbil judo taldeko lezoarra 63 kiloz azpiko kategorian lehiatu zen, Senior Mailan. Maialen Zubeldia taldekideari irabazi zion finalean, yuk...
1-0 gailendu zaio San Juan taldea Oiartzungo neskei, Iruñean. Oiartzuarrak nagusi izan ziren partidan, baina kontrarioaren atea zulatzea lortu gabe. San Juanek gol bakarra nahikoa izan zuen partida erabakita uzteko. Sailkapenean atzera egin dute neske...
Beti Bizkor erretiratuen elkarteak aurten 80 urte bete dituzten bazkideak omendu ditu asteburuan. Guztira, 43 izan dira omendutako bazkideak. Horretarako, hainbat ekitaldiz osatutako eguna prestatu zuten. Omendutakoen aldeko mezarekin hasi zuten eguna ...
Kataluniako Legebiltzarrerako Hauteskundeetan Solidaritat Catalana per la Independencia (SI) alderdiak lau eserleku eskuratu ditu, eta horietako bat Toni Strubellek (Errenteria-Oreretan bizi da) lortu du. Strubellekin batera, Joan Laporta, Alfonso Lope...
Badakizkigu Bertsolari Gazteen XX. Xenpelar Sarien finalean ariko diren lau bertsolariren izenak: Alaia Martin, Aitzol Barandiaran, Agin Rezola eta Julio Soto. Ostiralean eta larunbatean jokatutako kanporaketetan lortu zuten finalerako txartela lauek. Oraindik ere beste bi bertsolarik daukate aukera finalean sartzeko, eta ostiralean (abenduak 3) jakingo da nortzuk diren. Ostiraleko lehen kanporaketan bertso saio txukuna egin zuten, baina guztien artean Martin nagusitu zen. Bigarren geratu zen Barandiaran. Larunbateko bigarren kanporaketan, aldiz, Rezola nagusitu zen, Sotoren aurretik. Jendearen interesa ere piztu zuten bertso saioek 40 lagun inguru joan baitziren. Ostiral honetako saioan (Xenpelar Etxean, 19:30ean) ere jendeak erantzun bera ematea nahi dute antolatzaileek. Bertan, Jone Uria; Odei Barroso; Arrate Illaro; Haritz Casabal; Manu Goiogana eta Asier Azpiroz izango dira protagonistak. Final handia abenduaren 8an izango da Errenteria Hiria Kulturgunean, 18:00etan. Lehenengo kanporaketa Alaia Martin. 226 puntu. Aitzol Barandiaran. 218,5 puntu. Unai Gaztelumendi. 217 puntu. Oier Aizpurua. 209,5 puntu. Iñaki Aleman. 207,5 puntu. Ekhi Erremundegi. 195,5 puntu. Bigarren kanporaketa Agin Rezola. 229 puntu. Julio Soto. 225 puntu. Ane Labaka. 224 puntu. Patxi Iriart. 207,5 puntu. Saioa Alkaiza. 201 puntu. Izar Mendiguren. 192,5 puntu. Hirugarren kanporaketa (Xenpelar Etxean, 19:30ean) Jone Uria. Odei Barroso. Arrate Illaro. Haritz Casabal. Manu Goiogana. Asier Azpiroz Aitor Albistur garaile, [...]
Telmo Esnalek irabazi du Lekeitioko 33. Euskal Zinema eta Bideo Bilerako sari nagusia, Amona Putz! filmarekin. Sormen saileko lehen saria ere Esnalen filmak irabazi du.
Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna da etzi. Data horren harira, Harri Beltza elkarteak ekimenak antolatu ohi ditu urtero (urtean zehar ere hainbat ekimen antolatzen dituzte). Aurten, hitzaldia antolatu du Harri Beltzak DBH 4. mailako herriko ikasleentz...
Petra Lekuona zaharren egoitzako erakusketa aldatuko dute etzi. Azaroan zehar Emi Merceroren lanak ikusteko aukera izan da bertan. Etzitik berriz, Esperantza Beasain oiartzuarraren margolanak ikusteko aukera izango da, hilaren bukaerara arte. Ordutegia...
Asteburuko jardunaldian, Laskorainen kontra jokatu du Oiartzunek areto futbolean, eta 4-0 irabazi du herriko taldeak. Gari Goñik, Iker Inziartek eta Julen Bergaretxek (bi) sartu zituzten golak. Sailkapenean gora egin dute oiartzuarrek: seigarren postu...
Aloña Mendiri 1-4 gailendu zaio Oiartzun, Ohorezko Erregional Mailan. Galtzen hasi ziren oiartzuarrak, baina berehala lortu zuten berdinketa eta, ondoren, beste hiru gol sartu zituzten. Beñat Boadak, Endika Fernandezek eta Ioritz Azpirozek (bi) sartu...
Gaur goizaldean gizon bat zauritu da, gidatzen ari zen kamioia errepidetik atera ondoren. Istripua 04:00etan izan da, Lezoko saihesbidean. Izotz plaka batekin irrist egin du kamioiak eta artaziarena egin du. Bi auto kolpatu ditu kamioiak eta errepidear...
IzenburuaLezoko musika eskolakoen emanaldia Exekuzio-ordua1:10 Ikuspegiak48 IzenburuaPB200069 Exekuzio-ordua0:23 Ikuspegiak40 IzenburuaIMG 0057 Exekuzio-ordua0:39 Ikuspegiak296 IzenburuaIMG 0047 Exekuzio-ordua0:49 Ikuspegiak8 IzenburuaQik - Mobile video by Oarsoaldeko Hitza Exekuzio-ordua0:22 Ikuspegiak2 IzenburuaMVI_6191.AVI Exekuzio-ordua4:37 Ikuspegiak2 IzenburuaMVI_5945.AVI Exekuzio-ordua0:34 Ikuspegiak193 Izenburuawithorwithoutyou Exekuzio-ordua1:37 Ikuspegiak29 IzenburuaKUKAI DANTZA KONPAINIA, DANTZA HIRIAN-EN Exekuzio-ordua0:44 Ikuspegiak40 IzenburuaP9180238 Exekuzio-ordua1:10 Ikuspegiak7 IzenburuaArantza Tapia Trintxerpen Exekuzio-ordua0:25 Ikuspegiak33 IzenburuaKontxako Banderaren bigarren jardunaldia Exekuzio-ordua0:19 Ikuspegiak61 IzenburuaKantu jira Errenteria-Oreretan Exekuzio-ordua0:52 Ikuspegiak19 IzenburuaHITZAADARRAK Exekuzio-ordua0:44 Ikuspegiak18 IzenburuaHITZAKANOIA Exekuzio-ordua0:22 Ikuspegiak16 Aurrekoa12345... 1920Hurrengoa jQuery(document).ready(function(){ TubePress.centerThumbs("#tubepress_gallery_1726144242"); });