Ane Cazorla judoka Gipuzkoako txapeldun izan da bere kategorian

Ane Cazorla judoka lezoarrak urrezko domina lortu zuen herenegun Hernanin jokatu zuten Gipuzkoako Txapelketan. Usurbil judo taldeko lezoarra 63 kiloz azpiko kategorian lehiatu zen, Senior Mailan. Maialen Zubeldia taldekideari irabazi zion finalean, yuk...

Ane Cazorla judoka lezoarrak urrezko domina lortu zuen herenegun Hernanin jokatu zuten Gipuzkoako Txapelketan. Usurbil judo taldeko lezoarra 63 kiloz azpiko kategorian lehiatu zen, Senior Mailan. Maialen Zubeldia taldekideari irabazi zion finalean, yuko baten bidez. Horrela, iaz lortu zuen brontzezko domina hobetzea lortu zuen Ane Cazorlak.
Haren anaia Andonik Hernanin ere hartu zuen parte. 81 kiloz azpiko kategorian hartu zuen parte Usurbil Judo Taldeko lezoarrak.
Bere taldekide Xabier Urkizuren kontra galdu zuen finalean Cazorlak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.