Lezoko Udalbatzak ohiko osoko bilkura egingo du bihar arratsaldean, 19:30etik aurrera. Hamabi puntu jorratuko dituzte bertan. Horrela, besteak beste, Eguneko Zentroa Gipuzkoako Foru Aldundiari lagatzeko diktamena aztertuko dute. Hori bigarren puntuan i...
Unai Alba futbolean aritzen den atezain oiartzuarrak debuta egin du Lehenengo Mailan. Pasa den asteburuan jokatu zuen lehenengo partida Herculesekin. Talde horrekin urtebeterako berritu du kontratua.
Gipuzkoako Fiskaltzak hamasei hilabeteko kartzela zigorra eskatu du udaltzain bati jotzea leporatzen dioten gizon batentzat. Akusazioaren arabera, gizonak ukabilkada bat eman zion udaltzainari aurpegian, honek udaltzaina zela jakitean. 2009ko urriaren ...
Errenteriako Udalak berak proposatu duen ordenantza zibikoaren beharra defendatu du, eta hori martxan jartzeko herritarren inplikazioa eskatu du: “Guztiena da ardura: agente sozialena, herritarrena, erakundeena…”. Horiek herri kohesio...
Urtero bezala, Gabonak hurbiltzerakoan, Jon Garbizu Olerki Sariak eta Lope Isasti Ipuinen Saria banatuko dituzte datorren abenduaren 9an. Hamazazpigarren aldiz emango dituzte sari horiek. 19:00etann hasiko da ekitaldia.
Boluntarioen Nazioarteko Eguna dela eta, bihar Ekintza Dasalud Gipuzkoako Menpekotasun Psikologikoen Errehabilitazio Elkarteak kale ekintza egingo du bihar arratsaldean, Niessen merkataritza zentroaren aurrean, 17:30etik 20:00etara. Gipuzkoako bolunt...
Kutsadura elektromagnetikoari buruzko bi hitzaldi antolatu ditu Haurtzaro Ikastolako guraso talde batek. Lehenengoa pasa den astelehenean egin zuten. Bigarrena datorrena astelehenean izango da (hilaren 29an) udaletxeko areto nagusian, 18:00etan, eta A...
Asfaltatu egin behar dute Antxoko Eskalantegi kalea eta horrek, hainbat aldaketa eragingo ditu datozen egunean trafikoan. Hilaren 29an eta 30ean eta abenduaren 1ean eta 2an, barrutirako sarrera Beissierreko zubitik egingo da, eta Gelasio Aranburu kalea...
Basari Elkarteak antolatuta datorren asteartean (hilak 30) , 19:00etan, Kultur Etxean, independentziari buruzko solasaldia izango da. Ikuspuntu ekonomikotik eta sozialetik aztertuko da independentzia, izan ere, solasaldiak Nekane Juradok argitaratu ber...
Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Gazte atala. 11:30ean: Joel Rodriguezen eskutik, zinema eta DVD estreinaldiak. 12:10ean: Porrotx pailazoa izango da estudioan. irrienlagunak.com webgunea aurkezteaz gain, Ongi etorri Pupu eta...
Wii jolasen txanda izango da arratsaldean Abaraxkan, 16:30etik 19:30era.
Pasaiako Udaleko Berdintasun Arloak emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko lan egiten duten gobernuz kanpoko elkarteentzako eta erakundeentzako diru laguntzak eskatzeko epea astelehenean (hilak 29) irekiko du. Laguntzak eskatzeko azken eguna abe...
Koldo Izagirrek Autopsiarako frogak saiakera liburua aurkeztuko du abenduaren 1ean (asteazkena) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Susa.
Atzo arratsaldean herritar talde batek Ibon Toledo oreretarraren eta beste donostiar batzuen kontrako epaiketa salatzeko elkarretaratzea egin zuen. Hain zuzen, atzo bertan hasi zen epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean. 1999an atxilotu zituzten, eta...
Aurten, Girizia Txirrindulari Bazkundea berrikuntzekin dator. Hala, 2011rako Giriziarekin federatzeko aukera zabaldu dute, eta baita bizikletan ibiltzeko euren arropa erosteko aukera ere. Abenduaren 15etik urtarrilaren 19ra, asteazkenero izango dute ho...
Pasaiako Udalak alegazioak jarriko dizkio jendaurrean den Donostialdeko Zatikako Planari. Hala jakinarazi du Maider Ziganda alkateak atzo egin zuten Planeamendu eta Ingurumeneko Aholku Batzordeak egin zuen bileraren berri emateko zabaldu duen prentsa o...
Andra Mari Kultur Elkartearen XXVIII. Santa Zezilia Zikloa agortzear dago, baina oraindik azkeneko emanaldirako geratzen da nahikoa indarra. Hain zuzen, bihar izango da hori, 20:00etan, Jasokundeko Amaren Parrokian. Hasi zen bezala amaituko da: organo ...
Gipuzkoako Pala Txapelketako partidak izango dira Madalensoro pilotalekuan gaur eta bihar. Gaur, Lehen Mailan, Txost-Real Sociedad 2 partida jokatuko dute. Bigarren Mailan, Txost-Real Sociedad, eta Hirugarren Mailan (A taldean), Txost 1-Bac. Pala parti...
Pasaia Antxoko Gazte Asanbladak, Gazte Eguna antolatu du biharko. 12:30ean Gaztetxean bilduko dira gazteak, herri poteoa egiteko. Ondoren, babarrun jatea egingo dute, gaztetxean bertan, eta bazkaldu ondoren, txiste desafioa eta mus txapelketa. Babarrun...