Hondarribiko eta Gipuzkoako beste 7 udalerritako haurrek egindako kartelen erakusketa ibiltaria antolatu du Mater-ek. Ekainaren 17an porturatuko da Hondarribian.
24 urtean ingurua birnaturalizatu da eta egun 160 espezie bizi dira bertan. Ingurua babesteko eta dibulgaziorako panelak jarri dituzte.
Aterpe klimatiko izateko baldintzak betetzen dituzten gune publiko eta pribatuak aztertzen ari dira. Ondoren, baliabideak jarri, eta mapa osatuko dute.
Hilaren 9an aurkeztu zuten Uramuga programa. Euskal Herriko hainbat administrazio eremuri eragingo dion proiektua da eta hiru urteko epea izango dute ezarri dituzten helburuak betetzeko.
Bioterrarako bi hilabete eta erdi geratzen diren honetan azokan landuko dituzten zenbait eduki aurkeztu eta landa sektorearen datu eguneratuak eman dituzte.
Irungo hirigintza planetan lehentasuna izango da aldaketa klimatikoari aurre egitea, euri urak iragazi beharrez edota hiriko berdeguneen korridorea bermatuz. EAEn garatu den era honetako lehen ordenantza da eta hilaren 22n eramango dute plenora.
Baratzaren gaineko dudak argitzeko parada eskainiko du Irungo Baratze Parkean. Edonor gertura daiteke doako aholkularitza zerbitzu honetara.
Epea duela bost urte gainditu bazen ere, oraindik planaren betetze maila azaltzen duen informea gauzatu gabe dago. Dokumentua Txingudi Badia kontserbatzeko planifikazio berrian pausoak emateko eta sakontzeko bermea emango duela dio Eguzkik.
Lehen hezkuntzako laugarren mailako ikasleei zuzendurik hitzaldia da. Mater ontzi museoko ingurumen hezitzaileek gidatuko dute saioa.
Tomateen munduari buruzkoak landuko dituzte apirilaren 4ean, eta udal baratzeko kideak direnak nahiz ez direnak bertaratu daitezke.
San Martzial ermita eta Menchu Gal aretoa itzaliko dituzte 20:30etik aitzina, larunbat honetan.
Klima aldaketaz jabetzeko 'Planetaren ordua' ekimenaren baitan itzaliko dituzte argiak.