Hartu Hitza Irun: “Oso handia da gaur egin duguna”

berazadi.fernandez

Elena Berazadi eta Xabier Martinez, San Juan plazako karpan, balorazioa egiten.

Hartu Hitza Irunek gaur lortu duena historikotzat eman du. “Oso handia da gaur egin duguna”, esan dute Hartu Hitzaren arduradunek egunaren balorazioa egiteko, 21:00ak aldera, egin duten agerraldian. San Juan plazako karpan egin dute azalpenak emateko hizketaldia Elena Berazadik eta Xabier Martinezek, Hartu Hitza Iruneko kideak biak, egunaren balorazioa bakarrik ez, duela urtebete baino gehiago hasi zen prozesuaren balorazioa.

Galdeketaren antolatzaileek nabarmendu dute aurrekaririk gabeko lorpena izan dela gaurkoa Irunen, “zorionak, Irun!”. Eta esker hitzak eman dizkie batetik bozketan parte hartu dutenei, baita azken hilabeteetan eta gaur boluntario lanean ibili direnei ere.

HITZAri egindako adierazpenetan, Hartu Hitzaren komunikazio arduradun Xabier Martinezek nabarmendu du, eguerdiko datuak eskuan, %10eko parte hartzea “oso emaitza ona” zitekeela, “eta ia iritsi gara. Oso pozik gaude emaitzagatik, baina batez ere egunagatik, egun historikoa izan delako. Bidea zen garrantzitsua, eta bidea egin dugu. Tresna bat da hau, galdeketa, eta dagoeneko 200etik gora herrietan bozkatu dute. Guk ere hirian egin dugu. Pozik gaude”.

Orotara, 4.890 irundarrek egikaritu dute erabakitzeko eskubidea, ariketa demokratikoari, Euskal Herriaren estatus politikoaren gaineko iritzia biltzea zuena, hiritarren %9,15k egin du. Honako galderari erantzuna eman behar zioten herritarrek: Irundar gisa, nolako etorkizun politikoa nahi duzu gure herriarentzat?. Eta erantzuteko, hiru aukera izan dituzte: ‘Euskal estatu burujabe eta independentea’, ‘Estatus politiko berri bat, estatu espainiarraren barruan’ edo ‘Gaur egungo Euskal Autonomia Erkidegoa’. Bihar, HITZAn, galderaren erantzun bakoitzak jasotako bozken berri emango du.

Aldi berean, gaurko egunaren jarraipen zehatza egin du Bidasoko euskarazko hedabideak webgune honetatik nahiz sare sozialetatik. Beheko esteketan, sortutako albiste jarioa.

Lotura duten albisteak

+ 4.890 irundarrek egikaritu dute erabakitzeko eskubidea

+ 2.265 irundarrek eman dute botoa, lehenengo hiru ordu eta erdian

+ Goizeko giroaren argazki galeria

+ Irundarrak botoa ematen hasi dira, eurena da hitza

+ [Galeria] Auzo guztietan, erabakitzeko ilusioa

+ [Galeria] Estatus politikoaz erabakitzeko azken minutuak Irunen

 

 

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend