Gaurko Hartu Hitza Irunen herri galdeketan botoa ematera deituta zeuden irundarren %9,15ek parte hartu du. Aukera historikoa ez dute galdu.
Auzo guztietara zabaldu da gaur Irunen egiten ari diren herri galdeketa. Orotara 16 hautes mahai daude ezarrita hiriaren luze-zabalean.
Nagiak kenduta, jende dezente hurbildu da botoa ematera; San Juan plazan dantza, txalapartariak eta abar egon dira, baita begiraleak ere
Hartu Hitza Iruneko kideek egun historikotzat jo dute gaurkoa. Herri galdeketako parte hartzearekin oso gustura azaldu dira.
Estatus politikoaren gaineko Hartu Hitzaren herri galdeketa azken txanpan sartu da. Bazkalostea eta gero boto emaileen emaria handitu da, baita giroa ere.
Antolatzaileak pozik daude orain arteko datuekin; oraindik etxetik atera ez diren irundarrak animatu dituzte hautetsontzietara hurbil daitezen
Hartu Hitzak antolatutako galdeketa hasi berri da; hamasei hautetsontzi jarri dituzte hiru guztian