[Galeria] Auzo guztietan, erabakitzeko ilusioa

katea.nagusia

Kateako auzotarrak, bazkarian.

Gaurko Hartu Hitza Irunen herri galdeketan garrantzia berezia eman diote auzoetan bozkatzeko aukera izateari. Hala, erdiguneko eta auzoetako hauteslekuen kopurua 16ra iritsi da denera.

Zabaldu direnetik ari da izaten mugimendua horietan. 12:30ean emandako datuen arabera, 2.265 ziren jada jasotako botoak (hauteslego osoaren %4,24). Hau da, ilusioa, erabakitzeko grina, errotu egin da hirian. Auzo guztietan gainera. Hala ere, Hartu Hitzako kideek dei egin diete oraindik botoa emateke daudenei demokrazia ariketa egin dezaten.

Izan ere, goizeko boto emaile emariaren ondoren, bazkarietan—batzuk Hartu Hitzak antolatuak, auzoz auzoko batzordeen bitartez— bildu dira irundarrak, arratsalderako indarra hartzeko.

Ondoko irudiak horren erakusle dira. Batzuk HITZAk ateratakoak dira. Beste batzuk hainbat Twitter kontutatik hartutakoak.

Lotura duten albisteak

+ 2.265 irundarrek eman dute botoa, lehenengo hiru ordu eta erdian

+ Goizeko giroaren argazki galeria

+ Irundarrak botoa ematen hasi dira, eurena da hitza

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend