Iker Oliveri eta Nerea Amilibia Beñat Elzon irabazle

Egualdi eskasak zeharo baldintzatu du Hondarribiko mendiko lasterketa .Pausokari elkartasun keinua egin diote
Iker Oliveri V. Beñat Elzo

Iker Oliveri nagusitu da V. Beñat Elzo Mendi Lasterketan. Irudian, farola inguruan metro batzuk hartuta

Beñat Elzoren omenezko bosgarren mendiko lasterketan Iker Oliveri  hondarribiarra (40:45) eta Nerea Amilibia zarauztarra (52:00) izan dira gaur garaile. Latza, gogorra izan da lasterketa. Aurreko lau edizioetan eguzkiak erabaki zuen ekitaldiaren partaide izatea. Gaur ez. Euri jasa artean egin dituzte mendiko lasterketaren ia 11 kilometroak helmugara iritsi diren 226 partaideek. Proba aurretik egin den martxa ere euripean egin dute, eta zortedun izan dira ondoren familia lasterketan izan direnak, apaldu delako giroa.

Gizonetan, Oliveriren atzetik Aitor Regillaga tolosarra sailkatu da (36 segundora), eta hirugarren beste etxeko bat izan da, Joxe Amunarriz (40:51), esprintean. Bosgarren postuan, Hassan Ait Chaouren atzetik segundo bakarrera, Ander Iñarra lezoarra.

Emakumeetan, Amilibiatik 44 segundora iritsi da helmugara Irati Larrañaga, hirugarren Maialen Perez donostiarra izan da (52:46), eta laugarren Amaiaur Iglesias errenteriarra (53:10), Claudia Behobide hondarribiarrari (bosgarrena) sei segundoko aldea ateraz.

Beñat Elzo omentzeaz gain, elkartasun helburua izan du goizeko lasterketak. Pausoka elkartea —gaixorik dauden eta behar bereziak dituzten gurasoen elkartea da— laguntzeko baliabideak bildu zituzten. Eta elkartasun giro hori batez ere familien lasterketan sumatu zen. Bertan izan zen Porrotx pailazoa, dortsal eta guzti.

Sailkapen osoa ikusteko sartu Kirolprobak plataformaren webgunera, hemendik.

GALERIA: Euripean ere izugarri ederra izan da

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend