![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2022/01/liburua2-900x675.jpg)
[Erreportajea] Portuarren hizkera hizpide, ‘Onyarbi blagan’ ekoitzi dute
Opari bat egiteko sortutako liburuxkaren hogei ale argitaratu dituzte Bakarne Atxukarrok eta Aritz Gonzalezek. Bertako hizkerak ahanzturan eror ez daitezen, euren hondar aletxoa jarri dute.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2022/01/dsc_0135-900x600.jpg)
[Elkarrizketa] "Emakume artistekin zer gertatu den aztertzen dut"
Emakumeak eta artea aztergai ditu Noainek ‘Emakumeak artearen historian’ izenpeko ikastaroan. Hainbat diziplinetan aditua, Artearen Historiako gradua eta hamaika proiektu ditu esku artean.
![Bidasoa ospitalea.](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2021/10/bidasoa_ospitalea-1-900x563.jpg)
Bloke kirurgikoaz aritzeko bilera galdegingo dio udalak Eusko Jaurlaritzari
Udal talde guztiek Bidasoa ospitaleko gerentziarekin eta Osasun Bidasoa plataformako ordezkariekin bilerak egin ondoren erabaki du udalak Osasun sailburuarekin bilkura eskatzea.
![2021eko Gabonen balantzea egin du udalak.](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2022/01/gabonak-900x563.jpg)
Gabonen balantze "positiboa" egin du udal gobernuak
Asebete agertu da Maria Serrano zinegotzia kultura eta merkataritza sustatzeko antolatutako jarduerekin, eta osasun neurriak bete izanagatik zoriondu ditu hondarribiarrak.
![Bi liburu argitaratu ditu jada Mikel Arruabarrena gazte hondarribiarrak.](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2022/01/mikel_arruabarrena_fisikar-900x563.jpg)
[Elkarrizketa] «Zientziatik ere mundua modu poetikoan ikus daiteke»
Poesia idaztea maite duen fisikaria da Arruabarrena. Hainbat sari irabazi ditu dagoeneko, baita bi liburu argitaratu ere. ‘Kardaberak zementuan’ du izena haren azken lanak.
![Hobariak bigarren etxebizitzetan.](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2020/02/ibi-alde-zaharra-900x563.jpg)
Otsailean egingo dute bigarren eskualdaketarako etxebizitza eskatzaileen zozketa
Ez dela etxebizitzarik zozkatuko argi utzi nahi izan du udalak, izena emanda daudenen arteko hurrenkera erabakiko dela baizik.
![Sareren deialdiarekin bat egin du sostengu taldeak.](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2022/01/sare-900x563.jpg)
Sareren deialdiari "erabateko babesa" eman dio sostengu taldeak
Euskal preso, iheslari, eta erbesteratuen aldeko Hondarribiko sostengu taldeak Sarek larunbaterako egindako deialdian parte hartzera deitu ditu herritarrak.
![Errege Magoen postaria Alde Zaharrean.](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2022/01/postaria4-900x563.jpg)
[Bideoa] Iritsi da Errege Magoen postaria Hondarribira
Haurren gutun bilketa egiteko helburuarekin bisitatu du postariak Hondarribia; Mendelun, Amute-Kostan, Alde Zaharrean eta auditoriumean geldialdiak egin ditu.
![Presoen alde herriz herri mobilizatzera deitu du Sarek.](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2022/01/sare_web-900x552.jpeg)
Euskal preso eta iheslarien alde herriz herri mobilizatzera deitu du Sarek larunbatean
Pandemiaren eragina dela eta, presoen kolektiboaren aldeko urteroko mobilizazioa tokian-tokian egitea erabaki du Sarek; Hondarribian, San Pedro kalean finkatu dute hitzordua.
![Errege Magoak Jostaldin egongo dira umeen bisitaren zain.](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2022/01/postari-900x563.jpg)
Errege Magoak eta postaria, pandemiara egokituta
COVID-19 gaitzak eragindako pandemiara egokitutako gutun bilketa egingo dute bihar, eta Errege Magoen bisita Jostaldin izango dela gogoratu du udalak.
![2021. urteko Erdi Aroko lehiaketako pintxo irabazlea.](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2021/12/lizarra-900x991.jpg)
Jorge Ruiz Luzuriaga gailendu da Erdi Aroko Pintxo Lehiaketan
Lizarrako sukaldariak eskuratu du lehen postua, 1.514 atsegite lortuta; Adur Arrieta Tatapas gastrotekako sukaldariak ordeztu du Hondarribia txapelketan.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2019/03/san_tomas_azoka__hondarrib-900x563.jpg)
Pandemiara egokitutako San Tomas eguna egingo dute asteartean
Hogei bat postu jarriko dituzte denera San Pedro kalean, baina udalak ohartarazi duenez, ez da jateko aukerarik izango horietan.
![Eskifaia Abesbatza](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2019/04/eskifaia-abesbatza-900x489.jpg)
Gabonetako kontzertua emango du Eskifaiak igandean
Ohartarazi dutenez, COVID-19 ziurtagiria ezinbestekoa izango da sartzeko; Eskifaia Txiki abesbatzak ezingo du emanaldian parte hartu hainbat kide konfinamendua egiten ari direla eta.
![Santiago Konpostela kalea.](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2021/12/santiago_konpostela-900x563.jpg)
Trafiko aldaketak Alde Zaharrean, asteazken eta ostegunean
Santiago Konpostela kalean hobekuntza lanak egin behar dituztela eta, trafiko aldaketak iragarri ditu udalak.
![Haur Olentzero jaialdiko artxiboko irudia.](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2021/12/olentzero.jpg)
Haurren Olentzero jaialdian izen ematea etzi itxiko da
Jabier Ugarte kalean kokatutako Gazte Zerbitzuan eman beharko dute izena interesdunek, hilaren 11 baino lehen.
![BErdintasuna. Emakumeak. Boterea.](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2021/12/ukabila-900x563.jpg)
Emakumeak eta boterea Hondarribian hizpide izango ditu Maria Jose Noainek
Emakumeen Aztarnak Hondarribian egitasmoaren baitan, bigarren hitzaldia eskainiko du ikertzaileak hilaren 17an, Kultur Etxean.
![Jaiotzen ibilbidea 2021.](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2021/12/jaiotza-900x563.jpg)
Hamahiru jaiotzek osatuko dute 2021eko ibilbidea
Ttopara Kultur Elkarteak, Hondarribiko Udalak eta Gipuzkoako Jaiotzazaleen Elkarteak elkarlanean antolatuta, herriko hamahiru establezimenduetan prestatu dituzte jaiotzak.
![Adur Arrieta Tatapas gastrotekako sukaldaria.](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2021/12/adur-arrieta.jpg)
Erdi Aroko Pintxo Lehiaketa birtuala, abian
Tatapas gastrotekako Adur Arrieta sukaldariak ordeztuko du Hondarribia; sare sozialetako erabiltzaileen botoen bitartez erabakiko da irabazlea.
![Zesta-punta partida izango da bihar Jostaldi pilotalekuan.](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2021/09/zesta-punt-900x563.jpg)
Zesta-puntako finalak jokatuko dituzte igandean Jostaldin
Kadete, gazte eta senior mailako binakako finalak hartuko ditu Jostaldi pilotalekuak igandean; Hondarribiak bi kategorietan ordezkaritza izango du.
![Agustina Genua barazki saltzaileari Hondarribiko Alde Zaharreko lagunek jarritako omenezko plaka.](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2021/03/dsc_0785-900x563.jpg)
Eguraldia medio Kultur Etxera lekualdatu du Parean-ek biharko paseoa
Emakumeen Aztarnak Hondarribian proiektua gizarteratzeko paseo historikoa ez egitea erabaki du Parean elkarteak.