
Euskal Jira "bermatuta" dagoela dio Irungo Udalak
Irungo Udalak berriki iragarri du bere gain hartuko duela 2026ko Euskal Jira antolatzeko ardura. EAJk, bestalde, laguntzeko prest dagoela iragarri du.

Elizatxo etorbidearen lehen fasea esleitu dute
Pasabide berri baten bitartez Katea auzoko bi aldeak lotuko dituen Elizatxo etorbidearen lehen fasea esleitu dute.

Zabalik dago babes ofizialeko 42 etxebizitzetan izena emateko epea
Biteri kalean daude etxebizitza horiek, eta izena eman daiteke Etxebideren webgunearen bidez zein Zuzenean bulegoan, aurrez aurre.

Parodia izango da nagusi gaur Gipuzkoa Plazan
Hondarribiko olinpiadetako proba ezagunetariko bat egingo dute gaur: parodia saioa. 20:30ean izango da, Gipuzkoa plazan.

'Jalgi Hadi', Korrikako bizipenak bideoan bildu nahi dituen dokumentala
Ander Iriarte oiartzuarrak parte hartzaileek Korrikan bizi dute emozioa eta giroa bildu nahi ditu iruditan. Korrikalari orok izango du ikus entzunezkoan parte hartzeko aukera.

Oro har giro lasaia egon bada ere, zenbait identifikatu egon direla dio LABek
Piketeak egin dituzte goizean, eta LAB sindikatuak jakinarazi du "jarraipen zabala" ari dela izaten greba.

Jaizubiako paduretako zubi bat itxi dute segurtasuna bermatze aldera
Zubia zintaz inguratu eta hesiak jarriko dituzte bidea itxita dagoela adierazteko. Udalak seinaleak errespetatzeko deia egin du.

26.000 bidaiari baino gehiago izan ditu aireportuak otsailean
Orotara, 329 operazio zenbatu dituzte otsailean aireportuan, 2025eko otsailean baino %9,2 operazio gutxiago.

Herriko artista eta arte guneen zerrenda digitalak osatu nahi ditu udalak
Herriko artisten zerrenda digitala eta webgunea osatzeaz gain, hiriko arte guneen zerrenda digitala eta plano inprimatua osatzeko deialdia ere zabaldu dute.

Irun eta Hondarribiko alkateek diote Jaurlaritzak ez duela eskualdeko eredu pediatrikoa berrikusiko
Cristina Laborda eta Igor Enparan "kezkatuta" agertu dira Bidasoako ESIko Gizarte Kontseiluan, Osakidetzak ez baitu pediatriako larrialdien itxiera berriz aztertuko.

'Café Mokka' liburua argitaratu du Jabier Muguruza irundarrak
Café Mokka nobelaren izenburua izateaz gainera, 172 orritan zehar kontatzen diren pasarte gehienak kokatzen diren lekua ere bada.

Elkarrekin Irunek Udaltzaingoaren ordutegiaren inguruko informazioa eskatu du
Udaltzaingoko agenteek pilatutako orduen kopurua zein den galdetu du, eta, era berean, plantillaren egiturari buruzko hausnarketa bat irekitzea galdegin du.

Grebara deitu du Bidasoko Kontseilu Sozialistak
Pikete informatiboak egin dituzte goizean goiz Irun eta Hondarribian. 11:00etan, baina, Donostiako Bulebarrean elkartzeko deia egin dute.

Astelehenean zabalduko da Udal Haur Eskolako aurrematrikulazioa
Hilaren 27ra arte egongo da zabalik epea 2024an eta 2025ean jaiotakoentzat; ekainaren 4ra arte, berriz, 2026an jaiotakoentzat.

Txinzerrek ez du otsailean aurrez aurreko arretarik emango Hondarribian
Hilabete horretan zehar Irungo bulegora jo beharko dute herritarrek zerbitzua izateko. Telefono zein posta bidez ere egongo da komunikatzeko aukerarik.

Sandra Piñeirok elikadura nahasmenduen inguruko hitzaldia emango du
Hitzaldiaren helburua "elikadura nahasmenduren bat duten pertsonen errealitatea ezagutzea" da. Hilaren 26an izango da, Emakumeen Etxean.

"Etorkizun hobe baterako bidaian" hildako pertsonak oroituko dituzte
'Ibilbide seguruak eta harrera duina eskubidez' lelopean egingo dute ekitaldia, 12:00etan, Irungo Skate Park-ean.

'Euskara, harrera hizkuntza?' hitzaldia emango du Jon Maia Soriak
Euskararen egunaren harira antolatu dute hitzordua Antxeta Irratiak eta Pausu mediak. Hilaren 27an izango da, Oiasso museoan, 18:00etan.

Laura Sam eta ahozko poesia errezitaldia, Kabigorrin
Hilaren 22an (larunbata) ahozko poesia errezitaldia egingo du Laura Samek, Kabigorri Ateneoan, 19:30ean hasita.

Emakumeen Etxearen nondik norakoak ezagutzeko aukera, ostiralean
Larreaundi-Olaberria Auzo Elkartean izango da hitzordua, 18:30ean. Ekitaldian zehar Ana Eguiazabalek bakarrizketa bat egingo du.

