
Erromatar garaiko egunerokoa ikusgai, Oiasso Museoan
'Gutxiengo Itzel Hori' erakusketa ireki dute gaur Oiasso Museoan eta abuztuaren 24ra arte egongo da zabalik.

Aski Da! kolektiboak udalari "baikor" eta "zuhurtziaz" begiratzen dio
Hizkuntza Plana betetzea eskatu diote udalari, eta salatu egin dute ere euskaraz aritzeko Irungo Udaleko hainbat kideren "borondate eza".

Badiak hutsik egin ez dion musika jaialdia
Bi eguneko musika jaialdia egin da Lakaxita gaztetxea, Borderline Fabrika eta Psilocybenea aretoen artean. Euskarazko musikari nagusitasuna ematea eta sareak ehuntzea izan dituzte ardatz.

Laffage oroitu, Casasola aitortu
Irunen eta Iruñean oroitu dute Nagore Laffage Casasola, ekitaldi instituzional baten bidez eta Astelehen Lilaren ekimenez. Bietan Nagoreri gertatutakoa aipatzearen garrantziari balioa eman zioten.

Maialen Altunari eman diote Julia Iruretagoiena beka
Ikerketaren izena 'Construyendo nuevas vidas, redes y comunidades. Mujeres que migraron a Irun (1950-1970)' da. Bi urte izango ditu azterlana garatzeko.

Pragara joango da Kemen Dantza Taldea
Prague Folklore Days nazioarteko dantza jaialdiaren 20. urteurrenera gonbidatu dute Irungo taldea. Hilaren 17tik 20ra egongo dira bertan.

563 haur ari dira parte hartzen Solas Jolas udalekuetan
Euskal kulturaren transmisioa eta identitatea da uztaileko ardatz nagusia. Abuztukoa, berriz, musika izango da. Udagiro ere hasi da.

Osasun Bidasoa: "Bidasoko osasun arretako arazoek konpondu gabe jarraitzen dute"
Maiatzeko manifestazio jendetsuaren ondoren ez dute Osasun sailaren erantzunik jaso. Bitartean, urologia zerbitzua Bidasotik kendu badute ere Donostian ez direla zerbitzua eskaintzen ari ohartarazi dute. Haurrentzako larrialdi zerbitzua ere ez da itzuli.

Indarkeria matxistari biziraun diotenena izango da hitza
Emma Larreta eta Asun Casasolak haien testigantzak emango dituzte Irungo Emakumeen Etxean hilaren 11n.

Beñat Muguruzarentzat izango da Jose Antonio Loidi euskara ikerketa beka
'Irungo euskararen historia soziala XX. mendearen hasieran (1.900-1.936)' da ikerketa lanaren izena. Lan soziolinguistikoa izango da eta hamabi hilabetetan burutu beharko du.

Leku aldaketak, gaurko Auzoa Kultura Da! kontzertuentzako
Verde Pratoren emanaldia Kultur Etxean egingo da eta Izaki Gardenak taldearena, berriz, Itsas Etxean.

Dies Oiassonisen inpaktu ekonomikoa aztertuko du udalak
Inpaktu ekonomiko zuzena eta zeharkakoa da ikertuko dutena. Udara amaitu aurretik txostena burututa egongo da.

Irundik abiatuko da Udanbizi txirrindulari bira
Izaera soziala duen txirrindularitza bira izango da Goiener eta I-ener elkarteek antolatu dute. Dagoeneko izena eman daiteke

Mugikortasuna hizpide, auzo elkarteekin bilduko da udala
Hamazazpi auzo elkarteekin elkartuko da azken neurrien gaineko iritziak eta ekarpenak entzuteko.

Ikasmateriala erosteko diru laguntzen deialdia zabaldu dute
Irailaren 30era arte iraungo du eskaera egiteko epeak eta hiriko establezimenduetan egin behar dira erosketak.

LAB sindikatua: "Alardea udalak antola dezan bidea berreraiki beharra dago"
Alkatearen "jarrera ezaxolatia" eta adierazpen "lotsagabeak" salatu dituzte, eta nabarmendu egin dute auzi politiko honen eraldaketaren ikur nagusi eta bakarra mugimendu feminista dela.

Hamaika telebistan ikus daiteke jada 'Bi arnas' dokumentala
Iratxe Sorzabal eta haren ama Mari Nieves Diazen arnasak dira lanaren protagonistak.

Polinizatzaileen jolasa, Lapurriturrin
8 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei begirakoa da eta uztailaren 12an izango da. Bihartik aurrera eman daiteke izena.

Kateako Telleria pasabidea eraitsiko dute
Ondoren berriro eraikiko dute pasabide hau. Lanek hiruzpalau aste iraungo dituzte eta ondoko kaleetan aurretik egingo dituzte obrak.


