
Ostiral honetatik, hilak 30, abenduaren 9ra bitarte, egunero euskara erabiltzeko hamabi doako jarduera antolatu dituzte Euskararen Egunaren harira.

Surflari irundarra Kalifornian arituko da azaroaren 19tik 22ra, Stand 1 kategorian; munduko txapelketan estreinakoz izango da Espainiako txapelduna.

Donibane Lohizune - Hondarribia lasterketa irabazi du berriro korrikalari irundarrak, gizonezkoetan, hirugarren aldiz. Murua, aldiz, denbora ederra lortuz nagusitu zen emakumezkoetan.

Abenduaren 11tik urtarrilaren 5era arte izango da Zabaltza plazan; berritasun gisa, Gipuzkoako artisauek eta Irungo GKEk parte hartu ahalko dute.

Hilaren 1ean linea aldaketek eragindako maiztasun arazoak direla eta, bizilagunak Azahara Dominguez Mugikortasun diputatuarekin bildu dira.

Arbes-Oinaurre AP-8 autobidearen proiektuaren lehen azpiegitura da; biribilgune honek norabide guztietako biraketak erraztuko ditu.

Azaroaren 11n etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko greba orokorra deitu du euskal gehiengo sindikalak; gaur aurkezpen agerraldia egin dute Bilbon.

Gurutze Gorriak pertsona askok lan bila ari direnean jasan behar dituzten aurreiritziak eta estereotipoak azaleratzeko ‘Kontratatu gabe’ kanpaina aurkeztu du, Mendibil merkatal gunean.

20 urtez azpiko gizonezkoen zein emakumezkoen taldeak Espainiako zortzi klub onenen lehian izango dira larunbat honetan, hilak 24, Madrilen.

Antonio Piña epaileak behin behineko kartzelara bidali ditu 34 urteko gizona eta 22 urteko emakumea 'terrorismo delitua' egotzita.

Bidasoa Atletiko Taldea Madrilen izan da asteburu honetan Espainiako klub onena izateko lehian; gizonezkoak bosgarrenak izan dira; emakumezkoak, seigarren.

Azaroaren 22an, emakumeei zuzendutako mugaz gaindiko triatloi solidarioa egingo dute Hondarribia, Irun eta Hendaia artean.

16 urtez azpikoek, Biok Txingudik eta Zaisa Txingudik ezin izan dute garaipenik lortu etxean; 18 urtez azpikoek garaipena lortu dute.

Irudi korporatiborik gabeko kamioi berriak probatzen ari dira Irunen eta Hondarribian, horiek erosteko lizitazioaren proba teknikoak egiteko.

Datorren larunbatean, hilak 31, Madrilgo rap taldearekin batera, Orbe 13 eta Lovizzz taldeak ariko dira, 22:30etik aurrera; sarrera gutxi geratzen dira.

Ermitaren isolamendu termikoa hobetzeko estalkia eta leihoak berritzen hasi dira egfun hauetan; obrek hiru hilabeteko iraupena izango dute.

Aurreiritzirik gabeko lan merkatua sustatzeko sentsabilizazio kanpainia Mendibilen izango da bihar, hilak 21, 10:00etatik 14:00etara.

Datorren asteazkenean, hilak 28, Espainiako Kopako lehen kanporaketa jokatuko du La Florida futbol zelaian, 19:00etan hasita.

Igande honetan, hilak 25, egun osoko egitaraua antolatuko dute trantsizio energetiko eta klimatikoaren premiaz herritarrak kontzientziatzeko.

10 urtetik 20 urte bitarteko ikasleek azaroaren 15era arte dute indarkeria matxistaren kontrako ikus entzunezko lanak aurkezteko epea.