Plaiaundiko egoera aztertuko dute elkarte eta eragileekin, asteartean
Txingudiko Plan Berezia izeneko diagnosiaren aurrean Irungo elkarteek eta eragileek duten iritzia bildu nahi du udal gobernuak ekainaren 17an asteartearekin, udaletxeko areto nagusian izango den bileran, 19:00etan. Txingudiko Plan Bereziaren Jarraipen Batzordeak garatu du diagnosia eta horren harira, “ahalik eta adostasun zabalena” lortu nahi du tokiko gobernuak, “instituzioen arteko bileran iritzi bateratua aurkeztu ahal izateko”.
Batzordea osatzen dutenak dira besteak beste, Irungo eta Hondarribiko udalak, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.