
Tokiko merkatarien eta artisauen azoka gaurtik aurrera zabalik egongo da, baita izotzeko pista eta txirrista ere.

Mugarik Gabe elkarteak Bizitza Jokoan egitasmoaren bigarren fasea aurkeztuko du. Fase honetan, Guatemalako, Honduraseko eta Mexikoko jazarpen kasuak aurkeztuko dituzte.

Irundarrek bakarrik ezagutzen dituzten txokoak irudikatu nahi izan dituzte, eta egutegiarekin batera postalak banatuko dituzte.

Amaia KZ eta CBAko 2026ko lehen hiruhilabeteko emanaldiak aurkeztu dituzte, eta maila handiko artistak bilduko dituzte.

Aurtengo Gabonetako Krosa inoiz baino jendetsuagoa izango da, eta aste baten faltan aurreikuspenak bete dituzte.

'Ekin. Zaindu. Bizi.' lelopean banatuko dituzte bihar Hondarribian, eta etzi Irunen.

Bi pertsonako taldeek mugaren eta lurraldeko memoria historikoaren gaineko proposamenak aurkez ditzakete beka eskuratu ahal izateko.

Gaurtik astelehenera (hilak 8) izango da Be Veggie jaialdiaren zazpigarren edizioa. Gaur, 20:00ak arte egongo da gunea zabalik.

Super Amara BAT taldeko atleta Lagoan (Portugal) arituko da 4.450 metroko Europako Kross lasterketa egiten.

HITZAri eman dio bere emariaren zati bat sortzaile oiartzuarrak, hedabidearen 2026ko agendak nahiz paretako egutegiak, koadernoak eta poltsak haren sinadura daramatelako. Aurretik, ordea, bide luzea egina du.

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Bidasoko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.

Gizonen taldeak ez du garaipenik lortu azkeneko hiru jardunaldietan, eta igandean egoera iraultzeko aukera izango dute. Emakumeen partida atzeratu egin da.

Argi eta magiaz beteriko ikuskizuna San Juan plazan egingo dute 19:00etan, eta horrek gabonetako zuhaitzaren ikuskizuna atzeratuko du.

Lanak bihar 9:30ean hasi eta larunbat arratsaldera arte luzatuko dira, tarte horretan Katea auzoan trafiko mozketak izango dira.

Maria Sanchez Gomezek udalaren opari bat jaso du bere 109. urtebetetze egunean, herriko emakume zaharrena da.

Kontsumitzaileen eskubideen ezagutza bultzatu eta tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko bigarren edizioa abian da.

Maiatzean egindako manifestazioaz geroztik, ez dutela pediatria larrialdiak irekitzeko irtenbiderik jarri salatu dute.

Zazpi abestiz osatutako diskoaren aurkezpena Kabigorrin izango da abenduaren 20an, 19:30ean.

Klima Aldaketa eta Itsasbazterreko Nazioarteko Kongresua 2026ko urriaren 8 eta 9an ospatuko da Ficoban.

Gizonezkoen 18 urtez azpikoetan eta emakumezkoen kimu mailan lehenengo postua lortu dute Ordizian.