
HITZAk eta Torrekuako eragileek hasitako elkarlanaren harira, TEKSeko Mattin Solis Uitzik Adimen Artifizialaren gaineko azalpenak eman ditu: "Bideragarria al da teknologia hauek orain funtzionatzen duten moduan martxan jarraitzea?".

Gernika-Palestinak Herri Ekimenak deituta, elkarretaratzea egin dute San Juan plazan Israel Palestinan egiten ari den genozidioa gaitzesteko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako plaza ibiltariak jarduera ugari izan ditu, eta horietara guztietara jende ugari hurbildu da.

Erakusketa estreinakoz izango da Irunen; 24 artelan hautatu dituzte, eta 2027ko urtarrilaren 10era ikusgai izango dira, Menchu Gal aretoan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak pertsonen ongizate integrala sustatzeko 'plaza ibiltaria' jarri dute bi egunez Irungo Erdigunean; gaur azken eguna izango da.

Proiektua Beldarrain SLP enpresari esleitu diote, eta 11,2 milioi euroko inbertsioa egingo dute 2030. urterako erabilgarri egon dadin.

'Etxebizitza duinaren alde, Euskal Herrian urrats bat aurrera' lelopean Ernaik elkarretaratzeak deitu ditu; San Juan plazan egin dute.

Ehunka lagun bildu dira gaur arratsaldean Alberto Anguera plazan "auzotar patruilen" manifestazioari aurre egiteko; garaipena argia izan da.

Aurten ere, Aitzondo Euskara Taldeak hitz gurutzatuen topaketa nagusia antolatuko du Palmera Monteron; aurtengo berritasuna, hiruko finala.

Urriaren 7tik 8ra Zabaltza plazan askotariko gaien inguruan hausnartuko dute, hala nola bakardade ez hautatua, gazteen osasun mentala, migrazioa eta elikadura osasuntsua.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Irunen eta Hondarribian. Ikusi hemen ekitaldien zerrenda.

Pertsonen ongizatean eragiteko proposamen eta alternatibekin gehigarria egin du OARSO BIDASOKO HITZAk.

Hilaren 19tik 22ra, 'Osasun mentalak baditu milaka aurpegi' hitzaldi zikloa antolatuko dute laugarrenez; saio guztiak doakoak izango dira.

Etxebizitza publikoaren eskaintza handitzeko urratsa da; logela bateko lau etxebizitza eta bi logelako hamar etxebizitza izango dira.

Bidasoa Atletiko Taldeak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, 'Emakumeok mugimenduan' programa martxan jarriko du doako jarduerekin.

Urriko eta azaroko ostegunetan, feminismoa hizpide izango duten zortzi hitzaldi antolatuko dituzte Emakumeen Etxean, 18:30etik aurrera.

Ostegun eta ostiral honetan, hilak 8 eta 9, Klima aldaketari eta Itsasertzari buruzko nazioarteko zazpigarren biltzarra antolatuko du AZTIk.

Erdi Arotik gaur egunerako Irungo baserri, borda, errota eta burdinola izan ditu hizpide ikerketa lanean; 10.000 euroko zuzkidura jaso du.

Auzotarrekiko gertutasuna eta gizarte-eragileekin harreman zuzena duen entzute aktiboko prozesua aurkeztu dute, Palmera Monteron.

Abenduaren 4ko 21:30eko kontzerturako sarrerak agortu egin dira. Egun bererako bigarren kontzertua ezarri dute, 18:30ean.