Estatu mailako ekitaldi aitzindari bat da, eta Ficoban egingo da, hilaren 21ean eta 22an. Kiroleko, medikuntzako eta beste diziplina batzuetako profesionalak bilduko dira Irunen.
Korrikarekin batera 36 migratzaile Hendaiara gurutzatzen laguntzeagatik akusatuta dauden zazpi ekintzaileei babesteko abiatu dute autoinkulpazio kanpaina. Halaber, manifestazio nazionala deitu dute urtarrilaren 26rako, Irundik Hendaiara.
Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren hamargarren ekitaldia aurkeztu dute. Gazteen parte hartzean jarri dute arreta.
Euskara auzoan errotzeko hiru Euskara Egun antolatu ditu Larreaundi-Olaberria auzo elkarteak. Hilaren 30ean, abenduaren 3an eta abenduaren 4an izango dira; auzo bazkaria hilaren 30ean egingo da eta tiketak salgai daude dagoeneko.
Igandero programaren barruan haurrentzako tailerrak antolatu dituzte hilaren 24rako. Zabaltza plazan egingo dira eta euria egitekotan Martindozenean ospatuko dute eguna.
Joan den hilaren 13an Hondarribia kalean izandako istripuaren gertakariak argitzeko eskatu dute kolaborazioa. Informazioa duenak 943 50 55 55 telefonora deitzeko eskatu dute.
HITZAren Igandean Historiaz Jantzi bisita gidatuen egitasmoaren bigarren saioa igande honetan izango da. Arrantzara hurbiltzeko aukera izango dute partaideek.
Pello Añorga ipuin kontalaria Larreaundi-Olaberria auzo elkartera gerturatuko da, hilaren 20an (asteazkena).
Euskal ligako liderren zelaian jokatu dute Plaiaundikoek, eta markagailuan 81 eta 5ekoarekin bukatu da partida.
Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak gabonetako doluari aurre egiteko tailerra antolatu du, senide edo lagun bat berriki galdu duenari zuzenduta
Hilaren 30ean izango da masterclassa, Marrazketa eta Pintura Udal Akademiaren egoitzan. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da.
Gizonen talde nagusiak Envases Riojaren aurka jokatuko du bihar, 16:00etatik aurrera. Harrobiko taldeak ere lehian arituko dira, eta hainbat jokalari Gipuzkoako eta Euskadiko selekzioarekin izango dira asteburuan.