Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu

'Aitzabudo' arrahasiko dugu biziaro berri bat

Ainara Maia Urroz
2025/12/18

Urriaro-ko azken egunean, santu guztien egunaren bezperan minutu bateko isilunea, eta beharbada isilgunea ere bai, egin nahi nuke Euskal Herri osoaren alde, poesia ez baita urri urriroa-n (edo urrian), eta txoriak iparretik hegora doaz epeltasunaren bila. Eguna argi, bihotza bero, hego hemisferioko irribarrea da opari ipar hemisferioko euskaldunontzat. Denborak hegan egiten du, baina zuek beti, maitasun eta indarraren iturri. Urteen haria urrezko hari, zuen begietan beti argiari irribarre, udazkeneko lore, bihotz beroak dena eginaraz baitezake. 

Urriaro-tik hazila bitarte izan dugu aukera poesia idazteko eta letra txiki batzuk irakurtzeko, eta elkarren berri izateko Urruñako Loraldiberri liburu azokan. Hurbileko topaketa horiekin eta urrutiko oroitzapenekin irribarrearen hazia erein nahi izan dugu, abenduaren hasieran Durangoko kultura infinitu bilakatzeko. 

Azokaren bihotzean izan naiz, eta Durangoko kaleetan paseatu naiz jendartean. Paper usainak ireki ditu ateak, eta hitzek, txorien modura, hegan egin nahi dute nire ahotik kanpora. Gure begiradek dantzan jarri dituzte liburuen orrialdeak, eta iraganaren lekuko Euskal Herriaren historian beste orrialde bat gehitu dugu etorkizunerako. Itsasargiak argitzen du sortzaileon bidea, ekaitzaren ostean barea izan dezagun. 

Azokako zarata goxoan, Hatsaren poesia eman eta hartu dugu Maiatz sartu delako abenduan. Nire pausuek erritmoa ekartzen dute, eta stand artean gorderik poemak heltzen dira nigana: herria maitatzeko era asko dagoela erraiten dit Bittor Kapanagak, eta orain dela garaia euskara azkartzeko diost Gontzal Mendibilek. Urte bakoitzak bere magia badu ere, aurten liburuek eta diskoek ekarri dute kolorea bisai honetara, eta Durango bihurtu da beste behin ere nire hitzen etxe beroa, herrimarik gabeko adiskideak inguruan.

Udazkena gibelean uzten ari gara, eta aitzabudo edo laster izanen dugu negua, amaren suaren inguruan familia elkartzeko unea edo bakarrik ene baitan sartzeko aukera. Hagitz abudo edo ziztu bizian igarotzen dira egunak, eta ohartzerako kukurrukuak kantatzen du goizean goiz gau luzea iragan dela iragartzeko. Aitzabudo izanen dugu elkartzeko aukera, liburuen usainak irekiko baititu berriro ere Hondarribiko liburu azokaren ateak Santa Luzia egunean.

 Hagitz abudo (agudo) edo laster doa mundu petral hau, eta aitzabudo izanen dugu biziaro berri bat. Onentzaroren (desio onen) enborra piztuko dugu neguaren bihotzean, eta solstizioa edo neguburua ospatuko dugu itxaropentsu.

 Aitzabudo beste urte baten hasieran pausatuko ditugu oinak, eta eskuak bihotzean erranen diegu maite ditugunei hitzik gabe maite ditugula. Arrahasiko ahal dugu urte berria urteen hariak etenik gabe segi dezan aitzina, eta gu sortu ginen enbor beretik sortuko ahal dira besteak!

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.