Albisteak

56 pertsona elkartu dira 2026ko aurrekontu parte hartzaileen bileran

Orotara 25 proposamen egin dituzte, baina azken bozketara hiru igaro dira. Finaleko proposamenak urriaren 3tik 7ra bozkatu daitezke.

Gaur jarriko dute martxan Artoteka arte garaikideko zerbitzua

18:00etatik 20:00etara jarriko dute zerbitzua martxan. Haren bidez interesa duten pertsonek artelanak maileguan eskuratu ahal izango dituzte.

Bidasoako estuarioan, "kontserbazio helburuen aurkako dragatzea"

Eguzki Bidasoa taldeak egin du salaketa. Aipatu dutenez, "ez dirudi garrantzitsua denik Bidasoako estuarioan ingurumen araudia urratzea".

Isolamendua prebenitzeko programari helduko diote berriz

Irailetik abendura bitartean 75 urtetik gorako pertsonekin jarriko dira harremanetan programaren berri emateko.

Eman daiteke izena Urgara Txingudi Waterpolo taldean

Benjamin, kimu, haur, kadete, gazte zein senior taldeak ditu klubak. Izena eman aurretik hilabetez doan probatzeko aukera dago.

Mugak gainditzen dituen herri lasterketa

Urriaren 5ean egingo da Inmobiliaria Urme Txingudi Korrika lasterketaren 26. ekitaldia. Dagoeneko 500 kirolarien langa gainditu dute, eta izen emateak urriaren 3an itxiko dira.

Arte garaikidea izango da larunbat honetan Irungo protagonista

Ribera azoka egingo dute, zortzigarrenez. Diziplina artistikoen bidez memoria historikoa, muga eta Bidasoa ibaia landuko dituzte.

Norbere bizikleta konpontzeko aukera, igandean, MUGI txartelarekin

Bizikletak berrikusi eta MUGI txartela ateratzeko aholkularitza zerbitzua emango dituzte Irun zein Hondarribian, hilaren 21ean.

Irungo hotelak %95ean bete dira uda honetan

Eman dituzten xehetasunen artean Oiasso museoarena nabarmendu dute. Errekorra hautsi du 7.392 bisitarirekin, iaz baino %39 gehiago.

Filmak protagonistak izango dira Giza Eskubideen Egunean

Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira, bi film proiektatuko dituzte Amaia KZn, eta erakusketa bat antolatuko dute CBAn.

Sojaz egindako kandelak sortzeko tailerra, Erdiguneko Haurtxokoan

'Familia eta lagun' programaren baitan kokatzen da, eta familiek aukera izango dute kandelak sortzeko abenduaren 13an.

Udal eraikinen seinaletika, kognitiboa eta irisgarritasuna hobetuko dute

NaviLens sistema adinekoen espazioetan sartzeaz gain, kultura, gizarte edo kirol espazioetan ere sartuko dute.

CBA liburutegia itxita, datorren ostiralean

Irungo Nazioarteko Xake Open topaketa dela eta, liburutegia itxita egongo da.

GazteARTEan espazio berriaren aurkezpena, CBAn

Gazteen proiektuak garatzeko programak bultzatzen dituen espazio berriaren aurkezpena abenduaren 13an izango da.

'Arima bilutsiak' argazki erakusketa, Kabigorrin

Joseba Olaskoaga 'Baxerri' argazkilariaren erakusketa datorren ostegunetik urtarrilaren 10era egongo da ikusgai.

40 jarduera antolatu dituzte adinekoen espazioetan

'Gabonetan Gogoz' egitasmoaren barruan, adinekoen espazioak dinamizatzeko jarduerak antolatu dituzte abenduan.

Bizikleta bidai bat Hego Amerikara

Beñat Aizpurua Vazquezek 'Zure abenturaren bila' programaren harira, bizikletaz egindako bidaia aurkeztuko du.

Uso populazioen beste errolda bat egingo dute

Azkena 2015koa da, eta 50 metroko erradioaren barruan 69 estaziotan egingo du ikerketa Udalak.

Elikadura jasangarria pantailetan, ikasleen eskutik

'Gazteak On: Elikadura Erronka' lehiaketaren bigarren edizioa egingo dute aurten. Bidasoko ikasleek elikadura jasangarria oinarri duen ikus entzunezko bat egin beharko dute.

Gehiago