Albisteak

"Herritarren bizi kalitatea hobetzeko" Gobernu plana

2023-2027 legintzaldirako Hondarribiko Udal Gobernu Taldearen iparrorratza izango diren neurriak aurkeztu zituzten atzo, Kultur Etxean.

Babesleku klimatikoetarako EAJren 15.000 euroko zuzenketa adostuta

Aterpe Klimatikoen azterketa bat osatzea da asmoa, Irunen topa daitezkeen bero irletan, bereziki, lorategiak eta zuhaitzak landatzeko.

Irungo Areto Moldakorraren proiektua enkargatuko du aldundiak

Kirol eta kultur jarduera handiak egiteko balioko duen pabiloiaren proiektua idaztea enkargatuko du aurten aldundiak. Gainerako erakundeen konpromisoa galdegin du Goizane Alvarez Kirol diputatuak.

20.000 lagunek hartu dute parte Eguberrietako jardueretan

Lehen azterketaren emaitzak eman ditu balorazioak udalak. Orain, telefono bidez inkestak egingo dituzte herritarren iritziak jasotzeko.

Nestor Basterretxearen jaiotzaren 100. urteurrena oroitzea eskatu du Irungo EAJk

Hiriarekiko zuen harreman estuari "estimua eta esker ona" adierazteko oroitze ekitaldiren bat eskatu dute. Halaber, Jorge Oteiza eta Basterretxearen lan-etxea birgaitzeko eta eraldatzeko proiektua 2022an onartu bazen ere, proiektua "abandonatuta" dagoela salatu dute.

Ezker Anitzak memoria historikoaren aurrekontua "drastikoki" murriztea salatu du

Memoria historikoaren teknikoa kentzea eta aurrekontua murriztea egotzi diote Irungo Udalari. Azken bi urtetako lana "arriskuan" jartzea salatu dute.

Sabin Arana kalean radar mugikor bat ezarriko dute

Hilaren 18an ezarriko dute aparailua, eskolako bideak indartzeko eta abiadura errespetatzen dela bermatzeko.

Lurraldebusek zerbitzua hobetuko du Oarsoaldean eta Bidasoan

Azahara Dominguez diputatuak sei alkateei aurkeztutakoaren arabera, ordutegiak zabaldu, ibilbide batzuk zuzendu eta maiztasunak hobetuko dira, herritarren "benetako beharrei" erantzuteko.

Pistan eta lokatz artean, BATen asteburu biribila

Krosean, Euskadiko txapeldun izan da Mikel Aramendi, eta Iker Ibarguen nahiz Urko Ibarguen bigarren izan dira. Pistan, Malen Martinez 60 metroetako txapeldun.

"Oztoporik gabe" etxean egoteko, Etxera Egunak

Hilaren 25etik 27ra hitzaldiak, elkarretaratzeak, bazkaria eta kontzertuak antolatu ditu Bidasoko Sarek. Etxerako bidean "oztoporik ez" aldarri dute.

Adimen artifizialaz aritzeko hitzaldia antolatu du Irungo Hiritar Foroak

Julián Estévezen eskutik adimen artifizialaren argi eta itzalak ezagutzeko aukera izango da hilaren 8an izango da Palmera Montero gunean 2. gelan.

Satarka haur parkea egokitzeko lanak egingo dituzte bihar

Satarka haur parke ondoko errepidea, Jaizkibel Etorbidea, moztuta egongo da 08:00etatik 12:00ak arte.

Osasungintza hizpide izango dute bihar, Irunen

EH Bilduk ‘Osakidetza zutik jartzeko proposamena’ mahai ingurua antolatu du. Bihar 18:30ean, EH Bilduren bilgune berrian izango da (San Martzial kalea, 7).

Trafiko eta aparkaleku aldaketak Itzuliagatik

Astelehen eta asteartean izango da itzulia. Apirilaren 1ean, 12:00etattik aitzina zirkulazioa guztiz moztuko da ibilbidea igaroko den kaleetan.

Fin ibili da Santiagotarrak Euskadiko Ur Lasaien Txapelketan

K2 eta C2 kategorietakoak aritu ziren asteburuan Trintxerpen lehian. Urrezko bost, zilarrezko hiru eta brontzezko beste hiru dominekin itzuli dira etxera irundarrak.

Bidasoa Atletiko Taldearen ohiko eta ezohiko batzarra, apirilean

Apirilaren 17an izango da ohiko eta ezohiko batzar orokorra. 20:00ean eta 20:30etan izango dira batzarrak, Leandro Agirretxe plazan.

Benjamina Urrak ehun urte bete ditu

Urrak bere senideekin, lagunekin eta Caser Residencia Betharram eguneko zentroko lankideekin ospatu du urtebetetzea, eta Cristina Laborda alkateak hiri osoaren izenean opari bat eman dio.

Etxeratek eta Sarek Azken Ostirala dinamikako deialdia luzatu dute

Azken Ostirala dinamikarekin jarraituz, kontzentrazioa egingo dute Irunen, ostiralean, hilak 29. 20:00etan izango da, Zabaltza plazan.

Bidasoa Irun, Espainiako Kopan aurrera egitera

Irundarrek Alacanten jokatuko dute apirilaren 10ean, Fundacion Agustinos Alicanteren aurka. Kanporaketa gainditzen badute, txapelketako azken fasea jokatzeko sailkatuko dira.

'Osakidetza zutik jartzeko proposamena' mahai ingurua, Irunen

EH Bilduk antolatu du mahai ingurua, eta Rebeka Ubera eta Jesus Oñate izango dira hizlariak. Apirilaren 3an izango da, 18:30ean, Bilgunean.

Gehiago